Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: «Diputatu sozialistek bakarrik bermatuko dute Pedro Sánchezen inbestidura. Ez dugu bitartekorik behar»

1. argazkia
Acto político en Eibar con Miguel de los Toyos, Odón Elorza e Idoia Mendia | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, diputatu sozialistek bakarrik bermatuko dute Pedro Sánchezen Gobernuaren babesa etorkizunean. Bestalde, Eibarren eskatu du boto aurrerakoi denak Alderdi Sozialistaren inguruan bateratzea. «Babes masiboa lortzetik gertu gaude, eta oso garrantzitsua da Euskadik Gobernu aurrerakoia babestea, etorkizunari begiratzen diona. Gure seme-alaben eta iloben etorkizuna jokoan dago», adierazi du.

Odón Elorza Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburuarekin eta Miguel de los Toyos alkate eta hautagaiarekin batera egin duen ekitaldi politikoan, Idoia Mendiak ziurtatu du ez dagoela «bitartekarien» beharrik euskaldunen interesak defendatzeko. «Bi aukera dago bakarrik: Alderdi Sozialistaren Gobernua edo eskuinen batasuna. Ez dago besterik, batzuek kontrakoa errepikatu arren, Alderdi Sozialistaren boto-txartela da erabilgarri bakarra, alegia, Pedro Sánchez Gobernuko presidente egingo duena. Euskaldunok jokoan dugu gure autogobernuaren, pentsioen eta emakumeen etorkizuna», esan du Mendiak, zeinak PSE-EEren hautagaientzako babesa eskatu duen. «Haiek ez dute beste batzuk bezain beste zalantza egingo Pedro Sánchezen inbestidura bozkatzeko unea iristen denean. Beste batzuk zalantzak dituzte, guk ez, ez dugu bitartekaririk behar», azaldu du.

Halaber, gogora ekarri ditu beste kanpaina zikin batzuk, zeinen xede izan diren sozialistak, adibidez, 2008an, eskuinak José Luis Rodríguez Zapaterori biktimak traizionatzea leporatu zionean, edo Jesús Eguigurenek jasotakoa leporatzea. Euskaldunei dei egin die horiei erantzuteko botoaren bidez.

Bestalde, Odón Elorza Kongresurako Gipuzkoako PSE-EEren hautagaiak ziurtatu duenez, ahalik eta parte-hartzerik handiena lortu behar da eskuinak gelditzeko, eta, ondorioz, bozkatzea «erabakigarria» da. Apirilaren 28an, adierazi duenez, ez da ziurra Pedro Sánchezen garaipena, eta, horregatik, sozialistok parte-hartze handiaren alde joko dugu azken segundora arte.  Hautetsontziak ukabilaren eta arrosaren boto-txartelekin bete daitezela behar dugu, arriskua dagoelako eskuinek, alegia, Alderdi Popularrak, Ciudadanosek eta Vox-eko «ultrek», bat egin eta gobernua eratzeko.

Elorzaren aburuz, herritarrek botoaren indarraren berri izatea garrantzitsua da, euskal autogobernua eta aurrerapeneko agenda soziala bermatuko dituen proiektu sozialdemokrata eratzeko tresna baliagarritzat jo dezaten. Horregatik, herritarrek mobilizazio handia egin behar dute, eta herritar bat ere ez da etxean geratu behar apirilaren 28an, soilik horrela baztertuko delako PPk, Ciudadanosek eta Vox-eko «ultraeskuinak» gobernatzeko nahikoa boto izatea. Baina, gainera, Gipuzkoan eta Euskadin, euskaldunak, beren botoekin, eskuinen porrotaren parte izan dira.

Miguel de los Toyosek, bestalde, hitzaldiari hasiera eman dio PSE-EEren presidente ohiari, Jesús Eguigureni, eskuinen erasoak jaso zituenari, mezu bat emanez. Halaber, eibartarrei eskatu die apirilaren 28an etxean ez geratzeko eta bozkatzera joateko denok. «Hiri-proiektuak daude jokoan, adibidez, Tekniker espazioan bultzatu nahi den parke teknologikoa. Eskuinek gobernatuz gero, proiektu horiek, hala nola Eibarkoak atzeratuko dira, eta, azkenean, ez dira gauzatuko. Proiektu estrategiko hori bere egin zuen Pedro Sánchezen Gobernuak, Reyes Montoro Industria ministroaren bisitak agerian utzi zuenez», azaldu du.

Eskuinek Madrilen bat egiten badute geldituko den beste proiektu bat da, Alkateak azaldu duenez, Guardia Zibilaren kuartelaren espazioarena. «Instalazio handiak dira, eta Eibarrek eskuratzen baditu hiribildu armaginaren espazio berdeak hedatuko dira», ziurtatu du. Horrez gain, gehitu duenez, sozialistek, sei hilabete eskasetan, proiektu hori lantzeko sei bilera egin dituzte, eta hori ezinezko izango zen PPren Gobernuarekin. «Pedro Sánchezen Gobernuak alfonbra gorria jarri digu hitz egin eta eztabaidatzeko, eta, PSOEren Gobernuak jarraitzen badu, proiektu hori egi bihurtuko da», ziurtatu du.