Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #A28ko hauteskunde orokorrak

Idoia Mendia: «Ukabilaren eta arrosaren boto-txartelak bakarrik bermatuko du Pedro Sánchezen politika ausarten jarraipena»

Euskal Sozialisten kanpaina-itxiera Vitoria-Gasteizen, Patxi López, Odón Elorza eta Isabel Celáa Kongresurako zerrendaburuekin

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, «ukabilaren eta arrosaren boto-txartelak bakarrik bermatuko du Pedro Sánchezen politika ausarten jarraipena», eta laguntza handia eskatu du hautagaitza sozialistentzat, «gure historiaren protagonistak izateko eta eskuina gelditzeko». «Sánchezen inbestidura bakarrik bermatuko dute Isabel Celáaren, Odón Elorzaren edo Patxi Lópezen izenak daramatzaten boto-txartelek», esan du. Mendiak ziurtatu duenez, igandean aukera dago gatazka sustatzen duten politikak, adibidez, Javier Marotok babesten dituenak, bazter batera botatzeko, eta, esan duenez, hautesleek bozkatzeko erantzukizuna dute, etxean geratzeak eskuinari laguntzen diolako. «Ezin dugu aukera eman Andaluzian gertatu zena errepikatzeko. Botoa bateratu behar dugu Alderdi Sozialistaren inguruan».

Ekitaldiari hasiera emateko, Patxi López Bizkaiko zerrendaburuak esku-hartze hunkigarri bat egin du. Javier Marotori leporatu dio «aurpegia eman nahi izan ez duela ETB euskal telebista publikoan eginiko debatearen bezperan; izan ere, ondoezik zegoela esan eta zenbait ordu geroago elkarrizketa bat eman zuen La Sextan, bere alderdiaren ekitaldi batean». Halaber, Pablo Casadoren salaketak aipatu ditu, hark esan zuenez, sozialistek lehentasuna ematen dietelako «odolez zikindutako eskuei».

«Erail zituzten kideen eta Errepublikaren alde borrokatu eta oraindik lubakietan daudenen odolarekin zikin daude. Esku horiek 140 urtez borrokatu dute bakearen, askatasunen, berdintasunaren eta justizia sozialaren alde. Esku horiek botoz eta arrosez beteko dituzte hautetsontziak igandean!

Odón Elorza Gipuzkoako zerrendaburuak adierazi duenez, boto sozialistarekin hautesleek aukera historikoa dute ultraeskuina garaitzeko eta milioika europarrei mezu bat helarazteko. Halaber, argudioak eman ditu, esanez hauteskundeetako emaitzak gizarte-eredu bidezkoagoa eraikitzeko baliagarria izan behar duela, milaka familiei laguntzeko eta desberdintasunari aurka egiteko. «Oso garrantzitsua da proposamen sozialdemokrata garaile izatea, datorren lau urteetarako», azaldu du.

Bestalde, Isabel Celáa Hezkuntza eta Lanbide Prestakuntzako ministro eta Arabako hautagaiak gogorarazi duenez, zentzura-mozio batek politikari duintasuna itzuli zion eta Gobernu sozialista ahalbidetu zuen. Celáak deitoratu du PPk ikerkuntza eta garapena murriztu zituela. «Ezagutza da ekonomia indartsu eta modernoaren oinarria», azaldu du. Ministroak defendatu duenez, Mercedes lantegia «etorkizunaren aldean» dago jadanik, ibilgailu elektrikoak fabrikatzen ari delako. Bestalde, esan duenez, Alderdi Popularra Vitoria-Gasteizko automobilgintzaren industriaren etorkizunari buruz transmititzen ari den beldurrak ez du justifikaziorik.