Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Idoia Mendia: «Egonkortasuna eta bizikidetza nahi baduzu, bozkatu Alderdi Sozialista»

Carmen Calvo Jarduneko Gobernuaren presidenteordeak nabarmendu duenez, urtebete eskasean sozialistek iraultza baketsua eragin dute Espainiako politikan, eta, horrez gain, esan duenez, datorren igandean horri azken ukitua eman behar zaio

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Donostian esan duenez, maiatzaren 26an sozialisten garaipena ezinbestekoa da, eta Alderdi Sozialistak EAJren zehaztasun-gabeziaren ordezko aukera argia osatzen du; izan ere, EAJk baretasuna eskaintzen du, baina galdeketa independentisten eta Europa haustearen alde jotzen du. «EAJren mitinean entzun dugunez, egonkortasuna eta galdeketa independentistak babesten dituzte. Ekitaldi berean, halaber, esan dute Europa galdeketa subiranistetan oinarrituz eraiki behar dela. Baina zer nahi du EAJk jendeak bozkatzea astebete barru? Egonkortasuna edo lehia? Haustura edo bizikidetza? Sozialistok argi diogu: Egonkortasuna eta bizikidetza nahi baduzu, bozkatu Alderdi Sozialista», azaldu du.

Carmen Calvo Gobernuko presidenteordearekin, Ernesto Gasco Donostiako alkategaiarekin eta Denis Txaso Gipuzkoako hautagaiarekin batera izan den ekitaldi politikoan, Idoia Mendiak bermatu egin du PSE-EEk lan egingo duela erakundeei egonkortasuna ekartzeko alor guztietan eta ekintza politikoak herritarren eskaerei erantzuna emateko. «Sozialistok ez dugu inor engainatuko. Asko errepikatuko dugu kanpaina amaitu arte: Jendeak egonkortasunaren eta bizikidetzaren alde bozkatzea nahi dugu. Donostian, Gasteizko Gobernuan, Madrilgoan eta Bruselan. Eta horretarako, botoak sozialista izan behar du», esan du.

PSE-EEren idazkari nagusiak azaldu duenez, EAJk erakundeak erabiltzen saiatzean datza arriskua. «Guk udaletan eta aldundietan sinesten dugu, alegia, jendeari erantzunak eman diezazkion edozertan, konfiantza emateko. Eta Europarengan sinesten dugu, herritarren eskubideak babesteko eta aurrerapena zein kohesio soziala bermatzeko duen gaitasunean. Horregatik, ez dugu nahi udalak independentziaren aldeko galdeketen abiapuntua izatea, ez eta Europako Parlamentua proposamen independentisten ibiltokia bihurtzea ere, EAJk proposatzen duen moduan», azaldu du. 

Idoia Mendia Ernesto Gascorentzako, Denis Itxasorentzako eta, Europan, Eider Gardiazábal europarlamentari euskaldunarentzako botoa eskatu du. «Helburu berdinarekin egiten dugu: politika sozialak sendotzea, inboluzioa uxatzea, elkarrizketari mesede egitea eta erakunde denen artean elkarlanean aritzea. Eta sozialistok bakarrik zuzendu ahal ditugu adostasun-espazio horiek», azpimarratu du.

Carmen Calvo

Carmen Calvo Jarduneko Gobernuaren presidenteordeak nabarmendu duenez, urtebete eskasean sozialistek iraultza baketsua eragin dute Espainiako politikan, eta, horrez gain, esan duenez, datorren igandean horri azken ukitua eman behar zaio. Esan duenez, hilaren 26ko botoak «apirilaren 28an hasi genuen lana amaitzea» eragingo du. Bere iritziz, PSOEk Espainiako politikari eman dion 180 graduko bira oso ondo ulertu dute herritarrek. Aldaketa horri esker, berriz ditugu elkartasuneko eta berdintasuneko politikak, zeinetan arazoak eta erantzunak inporta diren, ez berriz, asmakizunak, arinkeriak eta tentsioak.

Ernesto Gasco

Sozialista donostiarrek lau urte hauetan eginiko kudeaketa goraipatu du Ernesto Gasco Donostiako alkategaiak, eta, ohartarazi duenez, «lortutakoa galdu nahi ez badugu, #M26an boto erabilgarri bakarra dago: Alderdi Sozialistarena».

Denis Itxaso

Denis Itxaso diputatugai nagusiak dei egin du #M26an boto bat ere ez galarazteko, eta, bereziki, Podemosen boto-emaileei zuzendu zaie. Gogorarazi dienez, alderdi horrek aurreko legealdian eginiko ekintzak «alkatetzak oparitu dizkio EH Bilduri».