Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #OrainBai

Idoia Mendia: “Eskuinek, Voxen politiken liburuarekin, gehitu egin ahal badute, batzuk PSOEren aurka egiteko adiago daudelako da”

1. argazkia

#Euskadin, gehiengo sozial handi batek amaiera eman nahi dio ezegonkortasunari eta merezi duten lekuan jarri nahi ditu eskuinak.
Eta hori egiteko modu bakarra @sanchezcastejonekin da. Ez dago besterik. Edo @PSOEk gidatzen du Espainia edo eskuinek egiten dute. #OrainBai #BozkatuPSOE pic.twitter.com/Jj0gkg3lPs

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) November 2, 2019

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du datorren azaroaren 10eko benetako arriskua ez dela bakarrik Voxek izan dezakeen gorakada, hark eskuinen politiketan eransten duen kutsua baizik. “Arriskua, hain zuzen, PP eta Ciudadanosek Voxen politiken liburua erosi izana da falta egin izan duen nonahi tokitan. Eta eskuinek berriro gehiketa egiteko aukera badute, hori batzuk PSOEri aurre egitera gehiago emanak daudelako da, eskubide eta askatasunak murrizten dituen proiektu baten aurka borrokatu beharrean”, baieztatu du.   

Idoia Mendiak Bizkaitar Sozialisten hauteskunde-mitin batean hartu du parte Barakaldon Patxi López eta María Gijarrorrekin, eta apirilean eskuina gerarazteko jendearen botoak nahi zituztela zioten gainerako alderdien asmoez galdetu du. “Nazionalistek ez dute presidentetzarako hautagairik, beraz, eta dirudienez, gobernagarritasuna ez doa eurekin. Eta beste batzuk badakite ez dutela irabazteko aukerarik, eta agerian utzi dute besaulkiak eta ministerioak eskatzen baino ez dakitela”, azaldu du.

Alderdi guztiek, eta atzo izan genuen parada zazpiko eztabaidan hori ikusteko, argumentu bakarra dute, honako hau: “denok @PSOEren aurka”. Ez diegu beste ezer entzun. Ez dago beste proposamenik, ez dago beste arrazoi bat bera ere. Denok @PSOEren aurka. #OrainBai #BozkatuPSOE pic.twitter.com/Jj8gkgElPs

— patxilopez (@patxilopez) November 2, 2019

Alderdi guztiek, eta atzo izan genuen parada zazpiko eztabaidan hori ikusteko, argumentu bakarra dute, honako hau: “denok @PSOEren aurka”. Ez diegu beste ezer entzun. Ez dago beste proposamenik, ez dago beste arrazoi gehiagorik. Denok @PSOEren aurka. #OrainBai #BozkatuPSOE pic.twitter.com/bZ8llFEWkI

— patxilopez (@patxilopez) November 2, 2019



Arratsaldean, Eibarren, PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusi Eneko Anduezarekin eta Odón Elorza Kongresurako zerrendaburuarekin batera, Euskal Sozialisten liderrak ziurtatu du PSOE dela “beste batzuk bertan goxo eginez amore ematen ari diren eskuinen proposamena" alda dezaken alderdi bakarra. “Apirilaren 28an harro eta lasaiturik sentitu zirenei, esan behar diegu badela modu bat Vox eta enparauek itxaropen guztiak gal ditzaten. Eta modua da Alderdi Sozialistari zalantzarik gabe, argi eta garbi, ematea botoa. Da irmotasunez esatea Pedro Sánchez nahi dugula izatea proiektu egonkor, koherente, elkarrizketazale eta progresista baten buru izatea", azaldu du.