Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #Idoiabidean

Idoia Mendiak erakunde guztietatik lan egiteko konpromisoa hartu du Arabako Errioxaren ardoak "lehen mailako erreferentzia" izaten jarrai dezaten

PSE-EEko idazkari nagusiak Biasterin ekin dio #Idoiabidean ekimenaren barruan Euskadiko txoko guztietara eramango duten bisitei

1. argazkia

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, adierazi du PSE-EEk erakunde guztietatik lan egiteko konpromisoa duela  Arabako Errioxaren ardoek bere prestigioari eusteko eta “lehen mailako erreferentzia izaten jarraitzeko”, Errioxa Jatorri Deituratik irtetea sustatzean "ahalegin erantsi batera eta arrakasta zalantzagarrira kondenatu" nahi dituztenen aldean. “Gure konpromisoa Arabako Errioxa prestigiozko marka, lehen mailako erreferentzia bilakatu duten upeltegien alde egiten jarraitzea da”, esan du.

Idoia Mendiak Biasteri arabar herria bisitatu du #Idoiabidean ekimenaren barruko lehen geralekuan. Ekimen horrek Euskadiko txoko guztiak bisitatzera eramango du datorren asteetan. Topaketaren ondoren, gogoratu du proiektu horren helburua "herritarrei entzutea eta konponbideak eta alternatibak eskaintzea” dela, "gaitzespen eta trazu lodiko bidegurutze etengabekoan nahastuta dabiltzanen aurrean, bozgorailu gisa erabiltzen baitute hori proiektu eta proposamenik ez dutela ezkutatzeko”.

#Rioja Jatorri Deituratik irteteko proposamen abertzalea akatsa da #ArabakoErrioxako ardoaren sektorearentzat. Euskal Sozialistak upeltegietako jabeak eta mahastizainak defendatuko ditu, ardoari mugarik ezin dela jarri uste baitugu. #Idoiabidean pic.twitter.com/79yo19aNf1

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) February 20, 2020

 

  

 Villa Luciako Ardoaren Zentro Tematikoaren instalazioetan ibili ondoren, buruzagi sozialistak uko egin dio "ardoaren euskal agenda, dugun ardorik onenarena, gure tabernetara mugatzeari; nazioarteko agenda izan behar du". “Harrituta egon naiz, horregatik, mundu osoan ezagutzen den marka baten inguruan sortu den azken eztabaidaren aurrean; harrigarria da abertzaletasunak ezinegona eta tentsioa nola nahi duen sortu herritarrak ziurtasun gero eta gehiago eskatzen ari zaizkigun honetan. Ez dugu ‘Errioxa Brexit’ bat nahi, ditugun merkatuei eutsi egin behar zaie", erantsi du.

 Halako jarreren aurrean, Idoia Mendiak “upeltegi-jabeak kanpora kanalik seguruenen bitartez egitearen alde" egin du apustu. “Eta, eskualde honetan, Errioxa da markarik seguruena. Ez dago aurkezpen-txartel hobeagorik, horri uko egitea merkatu guztiei uko egitea da”, azpimarratu du. Hala ere, “arabar abizena” defendatu du Errioxa izendapenarentzat, eta “Arabak hitzerdi gutxiagoz Kontseilu Arautzailean presentzia izan dezala” eskatu du. Eskakizun hori eramango dute Euskal Sozialistek Nekazaritza Ministeriora.

 “Horretaz hitz egin izan dut gaur, hemen, Arabako Errioxako jendearekin, alternatiba bat badenaz, elkarrizketaren eta akordioaren bidea beti hobeagoa denaz haustura eta ziurgabetasunarena baino. "Hori da euskal sozialistek beti defendatu izan dugun bidea", erantsi du.

 Idoia Mendiarekin batera Cristina González Arabako PSE-EEren idazkari nagusiak hartu du parte, zeinak sozialisten laguntza eskaini die “eskualdeko interesei, ardo ekoizleei, Arabako Errioxa delako nazioarte mailan gure aurkezpen-txartela”, esan du. “Mahastizain zein ardo-ekoizle guztiek, mahastizaintza eta ardogintza sektore osoak, Alderdi Sozialistan dute aliatua indarra egin eta euren interesak aldezteko”, adierazi du.