Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gobernuaren ordezkaria Euskadin

Idoia Mendia: “Sánchezek eta Urkulluk ulermenerako aro bati ekin diote, eta horrek onura ekarriko dio euskal gizarteari”

PSE-EEren idazkari nagusiak espero du Moncloako bileraren ostean gobernu biek aurrera egingo dutela autogobernuari dagokionez zein enpleguaren, ekonomiaren garapenaren, ingurumen eta azpiegituren arloetan akordioak egiteari dagokionez

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, en una imagen de archivo | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, gaur ziurtatu du Sánchezen eta Urkulluren gobernuek, Moncloan egindako bileraren bidez, aro politiko berri bat hasi dutela, eta horrek onura ekarriko diola euskal gizarteari. “Aurrean dugun garai berri honetan norabide egokian goaz, akordiorako eta elkar-ulermenerako pausoak hitzartu dira eta. Gure helburua euskal gizartearen onura bilatzea izan behar da, eta gobernu biek ulertu dute hori”, ziurtatu du.

Idoia Mendia Pedro Sánchezekin eta Iñigo Urkullurekin bildu zen atzo, eta, esan duenez, espero du “denbora luzez administrazioen artean zegoen komunikazio-gabezia atzean utziko dutela, konponbideak bilatu eta euskaldunei balantze positiboa aurkezteko” enpleguaren, azpiegituren, ekonomiaren garapenaren eta ingurumenaren arloetan. Horretarako, ezinbestekotzat jo du “Alderdi Sozialista eta Eusko Alderdi Jeltzalea bereizten dituzten alde logikoak alde batera uztea eta elkarlanean aritzea, Eusko Jaurlaritzan eta Euskadiko erakunde gehienetan PSEren eta EAJren arteko akordioen bidez gertatzen den moduan”.

Gobernuetako arduradun gorenek landu duten agendari buruz, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak balio berezia eman dio akordiorako batzorde iraunkor bat sortzeari. Haren bidez, egin beharreko transferentziak aztertuko lirateke. Gai hori aztertu zuten iragan den astean Madrilen Marixel Batet ministroarekin egindako bileran. Horrez gain, Transferentzietako Batzorde Mistoaren deialdia zein batzordeetan alde biek aurkeztutako bi aldeko errekurtsoen analisia aztertu zituzten.

Estatutuaren erreformari dagokionez, Idoia Mendiak nabarmendu duenez, autogobernuari buruzko ponentzian hasitako bidea akordioak eginez eta euskal gizartearen aniztasuna errespetatuz egitea espero du. Halaber, Konstituzioa berritzearen alde jo du, eta horretarako, EAJri parte hartzera gonbidatu dio, Moncloan egindako bileran estatu-ereduari eta lurraldearen gaiari ere heldu zaiela jakinik.