Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: "Isaías Carrasco biktima gisa aitortzea hura hiltzeko arrazoiei legitimitatea kendu gabe, haren memoria traizionatzea da"

Euskal Sozialistok omenaldia egin diogu Isaias Carrascori ETAk hil zuen bederatzigarren urteurrenean

1. argazkia
Homenaje a Isaías Carrasco | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten idazkari nagusi Idoia Mendiak ohartarazi du Isaías Carrasco bezalako pertsonak biktima gisa aitortu nahi dutenek “jarraian tiroka hiltzea eragin zuten arrazoiei legitimitatea kentzen ez badiete”, “haren memoria traizionatzen ari direla”. “Eta Euskal Sozialistok ez dugu onartuko. Hilketa bat testuinguru batean kokatzen saiatzea, eta indarkeriari buruz orokorrean hitz egitea, norberarena ezkutatzeko, terroristekin erabat ez hausteko tranpa bat besterik ez da” adierazi du.

Navas de Tolosa kalean, ETAk 2008ko martxoan Isaías Carasco tiroka hil zuen kalean, egin diogu omenaldia Euskal Sozialistok gure lagunari eta bere familiari. Bere familia, Marian, Sandra, Ainara eta Hadei, lore eskaintzan egon dira.

Idoia Mendiak nabarmendu du garaia dela “zatiketa zaharrak gainditzeko eta oinarri etiko unibertsalen gainean adostea hilketek, estortsioek, bahiketek edo torturek inoiz justifikaziorik izan ez dutela eta inoiz izango ez dutela, eta horrek balio behar duela Euskadiko hurrengo belaunaldiek demokrazian oinarritutako elkarbizitza normal batean gozatzeko”.

Herritarren batasunak iraganaren ahanzturan baino, etorkizuna askatasunez eraikitzeko konpromisoan oinarrituta egon behar du. Horretarako, bi printzipio hauek hartu behar dira oinarri:

  • terrorismoaren biktima guztien aitortza eta erreparazioa.

Baina baita indarkeriari legitimitatea kentzea ere. Legitimitatea kentzea. Argi eta ñabardurarik gabe.