Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Idoia Mendiaren liburuaren aurkezpena: «Construir para convivir»

«Construir para convivir» liburuan jaso ditu Idoia Mendiak bere hitzaldi publiko eta artikulu nagusiak

María Chivite Nafarroako presidenteak liburuaren aurkezpenean parte hartuko du irailaren 17an, Bilbon

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak «Construir para convivir» liburuan jaso ditu bere hitzaldi publiko, diskurtso eta artikulu nagusiak, 2014an bere alderdiko erantzukizun handieneko kargua hartu zuenetik eman dituenen artean. Argitalpen hori Catarata argitaletxeak argitaratuko du eta liburu-dendetan izango da irailaren 17an. Egun horretan egingo da aurkezpen ofiziala Bilbon (Bizkaia Aretoan, 17:30ean), María Chivite Nafarroako presidentearen laguntzaz.

Idoia Mendiak ia berrogeita hamar testu hautatu ditu. Hasteko, PSE-EEren hauteskunde primarioetarako hautagaia zenean, aurkezpenean esan zituen hitzak erabili ditu (2014-07-15), eta, amaitzeko, ordea, iragan den ekainaren 5ean Batzorde Nazionalaren (Euskal Sozialisten organo gorena da) aurrean egin zuen diskurtsoa. Hura egin zuen apirileko hauteskunde orokorren zein maiatzeko foru- eta udal-hauteskundeen zikloa amaitu eta gero. Gehiengoarentzako oso ezagunak ez diren hitzaldi batzuk ere jaso ditu liburuak, hala nola 2016ko urriaren 23an PSOEren Batzorde Federalaren aurrean egindakoa, garai zailagoetan, alegia; edo Euskal Enpresarien Zirkuluaren aurrean eginikoa (2018-11-05ean).  

«Erresistente denei, inoiz amore eman ez zutenei, beren xedea askatasuna baitzen» dioen eskaintzarekin, Idoia Mendiak ideia bat azpimarratu nahi du, atarikoan nabarmendu duena, eta gaurkotasun politiko asalduarekin bat egiten duena: «Inork ez dizkigu ziurgabetasunak kenduko. Baina konturatu behar gara horiek kudeatzeko eta konplexurik gabe burutzeko gaitasuna dugula. Horren eraginez aldatuko dira gauzak. Oso ezberdina izan liteke egoera gaur. Baina nire Alderdiak nire proposamena onartu zuen: herritarrek ematen diguten giltza erabiltzea eusteko, temati izateko, akordioak egiteko eta eraikitzeko, elkarrekin bizitze aldera».