Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #A28ko hauteskunde orokorrak

Idoia Mendiak euskaldunei eskatu die boto ugari emateko Pedro Sánchezi «PSOEk Espainian gobernatzen duenean, Euskadiri hobeto doakiolako»

Pedro Sánchez gobernuko presidenteak mitin batean parte hartu du Donostian, non iragartzera eman duen telebistako hauteskunde-debateetan izango dela «eskularru zuriarekin, gure proposamenak azaltzeko; espero dut eskuindarrek uler dezatela eztabaidatzea ez dela irainak esatea»

1. argazkia
Eneko Andueza, Denis Itxaso, Idoia Mendia, Pedro Sánchez y Ernesto Gasco paseando por el Casco Viejo de Donostia | Foto: Socialistas Vascos.

IKUSI PEDRO SÁNCHEZEK DONOSTIAN EGONDAKO EGUNEKO ARGAZKI ONENAK

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak euskaldunei eskatu die #A28an PSOE bozkatzeko, sozialistek Espainian gobernatzen dutenean «Euskadiri hobeto doakiolako». «Euskaditik sozialiston garaipenari lagunduko diogu Pedro Sánchezen gobernua sendotzeko», esan du Donostiako Alderdi Ederreko lorategietan mila jarraitzaile eta militanteren aurrean.

Mendiak ohartarazi duenez, sozialistok «ez gara beldur eztabaidatzeko eta programak alderatzeko», eta, kritikatu duenez, oposizioak gezurrak eta irainak besterik ez ditu esaten.

Bestalde, Ernesto Gasco Donostiako alkategaiak botoa eskatu du apirilaren 28an «elkarbizitzaren Espainiak aurrera egin dezan», eta, maiatzaren 28ko hauteskundeei begira, azpimarratu du Donostiak beti egiten duela aurrera Madrilen presidente sozialista eta Donostian alkate sozialista daudenean.

Pedro Sánchez

“Posible egingo dugu”. Pedro Sánchez PSOEren idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteak Donostian azpimarratu duenez, Espainiak «egonkortasuna, elkarrizketa, errespetua eta tolerantzia» behar ditu lau urtez. Lau urte horietan gazteek, nagusiek eta berrogei nahi berrogeita hamar urte inguruko espainiarrek behar duten herrialde-eraldaketa egiteko eta «beren seme-alabentzako aukerak eragiteko». Eta denontzako proposamen horiek azalduko ditu datorren asteleheneko eta astearteko debateetan. «Debateetara joango gara kanpaina egiten ari garen moduan, eskularru zuriz, justizia sozialeko, elkarbizitzako eta garbiketa demokratikoko nahiz ustelkeriari aurka egiteko proposamenak azaltzera». Alderdi Ederreko lorategietan, Kontxako hondartzaren ondoan, 1.000 pertsonaren aurrean esan duenez, konfiantza du «eskuindarrek ulertuko dutela eztabaidatzea ez dela irainak esatea».

Sánchezek azpimarratu duenez, apirilaren 26an «politikaren alderik onenak goraipatu behar ditugu: eztabaida, debatea, errespetua. Ez berriz, hiru eskuinen gatazka». Horregatik, azpimarratu du Alderdi Sozialistak bakarrik bermatzen duela etorkizuna, eta, esan duenez, «auzi horretan denok batera gaude, denak zarete beharrezkoak, bozkatu PSOE». «Gure botoaren bidez, apirilaren 28an, politika letra larriz goraipatu dezagun, politika handia, eraldatu eta etorkizunari begiratzen diona, eta aldendu ditzagun irainak, gatazka, sumina, gezurra eta laidoak, hain zuzen ere, eskuinak eta berd hiru siglek ordezkatzen dituztenak».