Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #OrainBai

Pedro Sánchez: “PSOEk ez du koalizio handirik egingo PPrekin #A10-ren ondoren"

Idoia Mendia: "Quienes el #28A combatían al trifachito, hoy combaten al PSOE"

1. argazkia

❤️@sanchezcastejon: "Guk ez dugu koalizio handirik egingo @popularrekin. Baina gustatuko litzaidake @Pablo_Iglesiasek argituko balu Gobernu progresista bat eragotzi behar duen #Espainian bosgarren aldiz". #OrainBai #BozkatuPSOE @PSOE @IdoiaMendia pic.twitter.com/Qhp7S2TLDD

— Euskal Sozialistak (@euskalsozialista) November 1, 2019

Gasteiz izan da Pedro Sánchez Gobernuko presidentearen hauteskunde-karabanaren lehen geralekua, zeina gaur abiarazten baita Espainia zeharkatzeko #A10-ean PSOErentzat babes sendoa lortzeko helburuarekin, “Gobernu indartsu, egonkor eta progresista" bat eratzea ahalbidetuko diona.

Pedro Sánchez oso irmo azaldu da baztertzeko “eskuin muturrarekin hitzartu duen alderdiarekin ezein akordio”, eta ateak itxi dizkio PPrekin #A10-ren ondoren koalizio handi bat sinatzeari. “PPrekin ez da inolako koalizio handirik egongo”, ebatzi du Podemoseko buru Pablo Iglesiasek leporatzen dionari erantzun aurretik, eta erronka bota dio berak ere bazter dezan PSOEren “Gobernu progresista bat bosgarren aldiz” eragoztea.

Eskerrik asko, berriro, @sanchezcastejon, #Euskadi eta #Araba beti zure lehentasunen artean izateagatik. Horrela ongietorria zara beti. Ez bakarrik guregatik, sozialisten familiagatik.
Euskaldunek gogokoen duten aukera zara #Espainiaren ❤ Gobernuko buru izateko ️#Orainbai #BozkatuPSOE pic.twitter.com/UUNXCfoJzT

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) September 1, 2019

Gobernuko presidentearekin batera parte hartu du kanpainaren lehen ekitaldi honetan PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, zeinak salatu baitu “pasa den hauteskundeetan hiru eskuinen aurka egiten zutenek gaur PSOEren aurka egitera” zuzentzen direla.

Mendiak defendatu du Espainiaren etorkizunarentzat hoberena Pedro Sánchez berriro Gobernuko presidentea izatea dela, berak erakutsi duelako konpromisorik handiena euskal aniztasunarekin eta autogobernuarekin.