Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #A5eko hauteskunde programa

Idoia Mendia: “Euskadi eraldatzea eta modernizatzea nahi dugu, XXI. mendean jartzea”

• PSE-EEko idazkari nagusiak #A5erako programa aurkeztu du, NBEren Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuetan oinarritua dena
• Guztia “euskal errepublikarekin konpondu nahi dutenekin edo Euskadi nazionalismoen eta lubakien arteko borroka batera eraman nahi dutenekin akordioak" egitearen alde agertu da

1. argazkia
Idoia Mendia, junto Gloria Sánchez, Eneko Andueza y Alfredo Retortillo.| Foto: Socialistas Vascos

📽️Euskal Sozialistok akordioak egitearen alde egingo dugu, euskal errepublikak gauza txar guztiei amaiera emango diela uste dutenen edo nazionalismoa nazionalismo gehiagorekin borrokatuz #Euskadi lubakietara eramateko tentazioa dutenen aurrean #Idoia100neurri pic.twitter.com/LlBjrQlciO

Idoia Mendia, PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakaritzarako hautagai denak, azpimarratu du datorren apirilaren 5erako hauteskundeetarako programa sozialista "Euskadi eraldatzeko, modernizatzeko eta XXI. mendean jartzeko” prestatu dela, XIX. mendera eraman nahi dutenen aldean. Buruzagi sozialistak #A5erako hauteskundeetarako programa aurkeztu du ekitaldi batean, Eneko Anduezak eta Gloria Sánchezek, hurrenen hurren Gipuzkoa eta Arabako zerrendaburuek, eta Alfredo Retortillo Azterlan, Programa eta Prestakundatzen idazkariak lagunduta. Ekitaldi horretan, amaitu berria den legegintzaldian sozialistek egindako lanean oinarritzen den programa bat prestatzen egindako jarduna azpimarratu du.

Alderdien arteko akordioak defendatu ditu Idoia Mendiak lubakien politikara itzuli nahi dutenen aurrean. “Akordioen alde egingo dugu beti, hori guztia arriskuan jartzea axola ez zaien alderdiak dauden arren, uste baitute euskal errepublika batekin edo galdeketa batekin amaituko direla oker guztiak, edota nazionalismoari nazionalismo gehiagorekin borrokatu eta Euskadi lubakietara eraman nahi duten tentaldia dutenen aldean. Alderdi Sozialista aurrerakoien elkargunea da eta halaxe aurkeztuko da hauteskundeetara ere”, azaldu du. Horrez gainera, lankidetzara egin die dei enpresari eta sindikatuei, eta erakundeen eta gobernuen arteko elkarlanera, gizarte kohesioa laguntzen duten politika guztiak gauzatzeko.

Andeka Anduezak, bere aldetik, programa sozialistak iraunkortasunarekin duen konpromisoa nabarmendu du bere txandan eta gogoratu du mugikortasun jasangarrirako lege bat ere jasotzen duela, garraio publikoaren erabilera hobaritzeko, PSE-EEk Gipuzkoako Aldundian abian jarritakoaren ildotik. Garapen iraunkorraren aldeko apustu horrek enpresentzako laguntzak ere aurreikusten badituela azaldu du, lehiakorrak izaten jarrai dezaten.

Arabako hautagaiak, Gloria Sánchezek, programan jasotzen diren neurri sozialak aipatu ditu eta euskal gizarte-zerbitzuen sistemaren berrikusketa osoa egitearen aldeko apustua nabarmendu du. Kohesiora zuzendutako baliabideak gastua izan ordez inbertsioa direla aldeztu ondoren, Gloriak hainbat neurri aipatu ditu, esaterako haurreskolen zero urtetik aurrerako doakotasuna, PADI hortz zainketarako programa 18 urtera arte luzatzea edo “adinekoei era autonomoan, behar guztiak estalita, bizitzen jarraitzea” ahalbidetuko dieten programak martxan jartzea.

🔴@enekoandueza: "Sozialisten garapen iraunkorraren aldeko apustua enpresentzako laguntzekin batera etorriko da beti, lehiakorrak izan daitezen” #Idoia100neurri pic.twitter.com/GFJy2NKgb9

— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) March 3, 2020

Ekitaldiaren aurkezpenean, PSE-EEren Ikasketen eta Programen idazkari Alfredo Retortillok esan du Euskal Sozialistek epe luzera pentsatu izan dutela interdependentzia globala kontuan duen programa bat prestatzean, “errezeta zaharrak balio ez dutenaren eta egingo dugunak datozen belaunaldiei utziko diegun gizarte motan zuzeneko eragina duenaren segurtasunarekin”. Bere esanetan, “ziurgabetasunaren aurrean banderak astintzera joz bidegabekeriak estali besterik ez ditu egiten”. “Ez dugu nahi brexiten Euskadi bat, mundura zabalik dena baizik, gure gazteei eremu global batean garatzea ahalbidetuko diena”. Retortillok gogora ekarri du sozialisten helburu historikoak, bizitza duin baterako eta aukera berdintasuna bultzatuko duen esparru baterako baldintzak lortzea alegia, oso kontuan direla PSE-EEren programan.

🔴@AlfRetortillo: “Ez dugu brexiten Euskadi bat nahi, mundura zabalik dena baizik, gure gazteei eremu global baten garatzea ahalbidetuko diena, aukera berdintasuna eta bizitza duina bultzatuko dituena. @socialistavascoren programak oso kontuan du hori” #Idoia100neurri pic.twitter.com/zlbf13dZd8

— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) March 3, 2020

#A5erako programaren zeharkako ardatza Euskadin 2030 Agendaren Idazkaritza sortzea da, Garapen Iraunkorrerako Helburuak, hots, sozialisten proposamena egituratzen duten helburu berberak, betetzen direla zainduko duena, berekin, eta horietan ematen den aurrerapenaren ebaluazioa egingo duena, gure inguruko eskualde eta herrialdeekin alderaketak ahalbidetuko duten adierazleen bidez.

Badira beste ardatz batzuk ere, besteak beste Euskal Ongizate Sistemaren modernizazio eta jasangarritasuna, berdintasuna bermatzea, kalitatezko hezkuntza, klima-aldaketaren kontrako borroka, produkzio eta kontsumo arduratsua sustatzea, eta euskal ekonomiaren hazkunde jarraitu nola inklusiboa.