Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Euskadi ez dugu nahi hausturaren birusak kutsa dezan, bere autogobernua osatzen jarraitu eta lasaitasunean segi dezala nahi dugu”

1. argazkia
Idoia Mendia junto a Isabel Celaá y Cristina González en Vitoria-Gasteiz | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du Euskal Sozialistek urrun eduki nahi dutela “hausturaren birusa”, eta autogobernua osatu eta erakundeetako ahaleginak enplegua sortzera, krisi klimatikoaren aurkako borrokara edo zerbitzu publikoak defenditzea bezalako gaietara zuzendu nahi dituztela. “Beste batzuk zalantzan diren bitartean, guk ez dugu nahi Euskadi hausturaren birusak kutsatzerik, bere autogobernua osatzen segi dezala nahi dugu soilik Pedro Sánchezek eskaini digun formula berriarekin, eta erakundeen gobernagarritasunean sartzea erabaki genuenetik sozialistok eskaini dugun lasaitasunean eta egonkortasunean jarrai dezan nahi dugu”, azaldu izan du.

Idoia Mendiak Kataluniako egoera aipatu du eta esan du independentismoak Auzitegi Gorenak epaia eman baino askoz lehenagotik zuela jada erabakita Zuzenbide Estatua auzitan jartzea. “Hori Katalunian sentimenduak aurka jartzeko bideari ekin ziotenean erabaki zuen, nirekin edo nire aurka egote horrekin, euren autogobernuaren kudeaketa uztea erabaki zuenean, herritarren arazoetan arreta jartzeari utzi eta bere ahalegin eta indar guztiak kausara zuzentzea erabaki zuenean", azaldu du.

Buruzagi sozialistak A10-eko hauteskundeetarako arabar hautagaitzaren aurkezpenean hartu du parte Isabel Celaá Hezkuntza eta Lanbide Heziketako ministroarekin batera. Ekitaldia Salburuko Parkean izan da eta bertan egon Cristina González da PSE-EEren Arabako idazkari nagusia ere. Ekitaldirako Ataria Interpretazio Zentroa aukera izana sozialistek ingurumen krisiaren aurka engaiaturik diren politikak aurrera ateratzeko duten interesean datza.

Idoia Mendiak, gainera, esan du azaroaren 10ean “ez daude jokoan primario batzuk ezkerrekoen artean, herrialde modernizatzaile eta aurrerazalearen proiektua sendotzeko aukerak eskaintzen dituen aukera bakar bat baino ez dago, eta hori PSOE eta Pedro Sánchez dira; gainerako guztiak denbora-pasak dira”.

Isabel Celaá ministroak, A10-erako Arabako zerrendaburu izango denak, bere aldetik, Kataluniako azken asteko gertakariak aipatu ditu. “Zuzenbide Estatuak irmo eta proportzionaltasunez erantzuten du, Katalunian gertatutako ezer ez da geratuko zigorrik gabe”, esan du. Jarduneko Gobernuko bozeramaileak bermatu egin du delitua egin duten guztiak “auzitegien eskuetatik igaroko direla auzipetuak izateko, eta gaztigatuak izango direla euren indarkeriazko jarduerengatik”.

Celaák tartea hartu du azpimarratzeko Pedro Sánchezen Gobernuak hazkunde ekonomikoa, enplegua sortzea eta defizit murrizketa bateratzea lortu izan duela. Eta hainbat helburu nabarmendu ditu, hala nola pentsioak blindatzea, gutxieneko soldata igotzea edo langileen estatutu berri bat.

Azkenik, PSE-EEko Arabako idazkari nagusiak, Cristina Gonzálezek, azaldu du aurreko hauteskunde-hitzorduko hautagai berberekin aurkezten direla “gobernuaren parte izateko aukera izan eta uko egin ziotenek” eraman gaituzten “buxadura arduragabea” gainditzeko. “Izan ere, herritarren interes orokorra butxatu zuten eta ez zuten errespetatu apirilaren 28an gehiengo nagusiak adierazitakoa”.