Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Idoia Mendia: «Zelan egongo zen herrialde hau lasaitasunari, neurritasunari eta ekonomiaren aurrerapenari egin diegun ekarpenik gabe? »

PSE-EEren idazkari nagusiak, Forum Europan aldundietako hautagaiei eginiko aurkezpenetan, deitoratu du EAJko zuzendariek kontsultak eskatu izana Europa eraikitzeko oinarri gisa

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak nabarmendu du Euskal Sozialistek jendaurrean eginiko azalpena, euskal aniztasuna kudeatzeko eta erakundeei egonkortasuna ekartzeko; izan ere, horrekin Euskadiko ekonomiaren garapenari lagundu diote eta herrialdeko eraldaketa handiak eragin dituzte, eragile eta erakunde denekin bat eginez.

Idoia Mendiak azpimarratu duenez, lau urtebete igaro dira PSE-EEk lubakien aroa gainditu eta Euskadin garai berri bati hastea erabaki zuenetik. Udaletako eta aldundietako gobernamenduan inplikatu zen, herritarren kezkak izan zitezen ekintza politikoaren eta erakundeen ekintzaren ardatzak. Forum Europa-Tribuna Euskadin, Idoia Mendiak mahai-inguru bat aurkeztu du diputatugai nagusiekin, eta, horrez gain, deitoratu du EAJren zuzendariek kontsultak aldarrikatzea Europa eraikitzeko oinarri gisa.

«Neure buruari galdetzen diot ea zelan egongo zen herrialde hau lasaitasunari, neurritasunari eta ekonomiaren aurrerapenari egin diegun ekarpenik gabe?», esan du. Idazkari nagusiak nabarmendu duenez, Cristina Gonzálezek PSE-EEren (Araba), Denis Itxasok (Gipuzkoa) eta Teresa Laespadak (Bizkaia) ekintza politikoaren ikuspegi politiko bateratua dute eta erakundeen arteko lankidetzaren alde jotzen dute.

«Sozialistok esparru denak hartzen ditugu barne. Lankidetza proposatzen dugu, zeregin denak leialtasunez antolatzea», azaldu du Mendiak. Horrez aparte nabarmendu duenez, foru-lurraldeak Europan pieza osagarria izatea nahi dute sozialistek, aurrerapena eta kohesio soziala bermatzeko. 

Josu Terneraren atxiloketari dagokionez, Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak poztu dela esan du. José Antonio Urrutikoetxea, 'Josu Ternera', ETAko zuzendari historikoa iragan den ostegunean atxilotu dute, eta, Mendiak esan duenez, «Justiziak urte asko zeraman terrorista horren atzetik». Euskal Sozialisten buruzagiak baieztatu duenez, «Justiziak urte askoz jazarritako terrorista horren, ETAko militante horren, atxiloketak berretsi egin du sozialistok beti esan duguna, ETAren amaiera 2011n gertatu zela».