Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Batzorde Betearazlea

Idoia Mendia: “Euskal nazionalistek Katalunian gertatzen ari denari inbidiaz begiratzeak kezkatzen nau”

PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi du Euskadin “ez dugula ezer imitatu behar” Kataluniako prozesutik; “guztiz kontrakoa, Katalunia txarto aritzearen eredu da. Eta eredu hartuta ere, zer bide hartu behar ez den adieraziko digu”.

1. argazkia
Rueda de prensa de Idoia Mendia Foto|Socialistas Vascos

Idoia Mendiak “zentzutasuna, elkarrizketa eta adostasuna” eskatu ditu Kataluniako egoera konpontzeko. Esan duenez, “asko” kezkatzen dio euskal nazionalistek antzeko egoera bat ekartzea Euskadira. “Ez dugu ezer imitatu behar. Guztiz kontrakoa. Nire ustez, Kataluniako egoera txarto aritzearen eredu da. Eta eredu hartuta ere, zer bide hartu behar ez den adieraziko digu”, adierazi du.

Mendiak azmiparratu du Euskal Sozialistek autogobernuan sakondu eta gure eskumenak babestu nahi dituztela, baina “ondo aritu nahi dugu. Adostasunetik egin nahi dugu. Herritarren elkarbizitza gorde nahi dugu, ez berriz, gizarte-hausturarik eragin, Katalunian gertatzen ari den bezala; izan ere, urteak beharko dira egoera hori konpontzeko”, azaldu du.

Gai horri buruz hitz egin zuten atzo PSE-EEren Batzorde Betearazle berriaren lehen bileran. Batzordeak lan egiten jarraituko du Euskadiren etorkizuna hobetzeko, lan instituzionala finkatuz. “Katalunia sortzen ari den zarata guztia gorabehera, gure lehentasuna Euskadi da, euskal biztanle guztieen kezken agenda eta konponbide-bilaketa”, azpimarratu du.

Idoia Mendiak argi utzi du zuzendaritza-batzorde honek “Euskadiko politika progresisten erreferentzia bihurtzeko erronka duela, eta, horretarako, ezkerreko beste alderdi batzuekin, sindikatuekin eta GKEekin eta elkarte sozilekin, kultura-arloko jendearekin eta unibertsitatearekin lan egin behar dutela”.

“PSE tradizionalki izan dena berriz ekartzea: herrialdeko progresista guztien topagunea, gauzak beste era batera egin daitezkeela uste dutenena, politika progresistak egin daitezkeela uste dutenena; eta, hori egiteko, Alderdi Sozialista erreferentzia nagusi gisa hartzen dutenena”, esan du amaitzeko.