Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Bartzelonako atentatua

Idoia Mendiak larunbatean Bartzelonan egingo den manifestazioan parte hatuko du, sozialisten ordezkaritza zabalaren ondoan

PSE-EEren idazkari nagusi Idoia Mendiak larunbat honetan (abuztuak 26) Bartzelonako kaleetan zehar egingo den manifestazioan parte hartuko du, Bartzelonako eta Cambrilseko atentatuekiko gaitzespena erakusteko. Generalitatak eta Bartzelonako Udalak egin dute ekitaldirako deia, eta “No tinc por/No tengo miedo” izenburua izango du.

1. argazkia
Idoia Mendia, en una foto de archivo. Foto | Socialistas Vascos

“Euskal Sozialistak manifestazioan izango dira beste erkidego batzuetako kideekin eta beste ordezkari politiko eta instituzional batzuekin batera. Hala, kalera aterako diren milaka herritarrekin bat egingo dute, eta berriz ere tolerantzia faltaren aurrean erantzun bateratua emango dute, oraingo honetan, 15 hilketa eragin dituzte-eta Katalunian. Gure kezka nagusia beti izango dira biktimak, eta gure nahi kartsuena, zauritutako hamarkada pertsonak ahalik eta lasterren sendatzea”, azaldu du Idoia Mendiak.

PSE-EEren idazkari nagusiaren ustez, “Euskadin eta Espainiako gainerako lekuetan hainbat urtetan askatasunaren aldeko eta terrorismoaren kontrako borrokan izandako esperientziak Euskal Sozialistoi erakutsi digu Bartzelonan eta Cambrilsen izandako gertaera gaitzesgarriei erantzuteko bide bakarra batasuna, giza eskubideen errespetua, legea eta Justiziaren aplikazioa dela”.

PSCren idazkari nagusi Miquel Iceta eta PSOEren idazkari nagusi Pedro Sánchez egongo dira manifestazioaren aurrealdean, eta Zuzendaritza Federalaren batzordeko beste kide batzuk, autonomietako presidenteak eta hainbat federazio sozialisten idazkari nagusiak ere bertan izango dira.