Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #A28ko hauteskunde orokorrak

Idoia Mendia: «Pedro Sánchezek gobernatzeko nahikoa babes jasotzen ez badu, Koloneko hirukoteak bat egingo du PPk hasitako inboluzioa osatzeko»

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ohartarazi duenez, datorren #A28an «etxean geratzen den boto bakoitzak» Koloneko hirukoteari giltza eman diezaioke, Euskadi «berriz iraganera eramango duena».

1. argazkia
Idoia Mendia y Patxi López en el inicio de campaña #HazQuePase | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten kanpainari hasiera emateko ekitaldian egin duen hitzaldian, Patxi López Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuarekin Bilbon eginikoan, Mendiak esan duenez, diputatu eta senatari sozialistak «ez doaz Madrilera entretenitu eta dibertitzera, ez doaz autogobernua desegitera, ez eta independentzia aldarrikatzera ere, baizik eta Gobernu sozialista babestera, zeina enplegua sortzeari, erakundeak berritzeari, krisiaren ondorioz galdutako duintasuna berreskuratzeari eta gatazkak konpontzeko elkarrizketaren alde jotzeari arreta emango dion». «Euskaldunen kezka berdinak dituen Gobernua babestera doaz», gehitu du.

Adierazi duenez, «Koloneko eskuinak hain urduri jarri dira, non mamu denak azalarazi dituzten». «Plan bat dute pentsioak murrizteko; haiek gobernatu zutenean pentsioak izoztu zituzten eta sendagaien tasa ezarri zioten adineko pertsonei», ohartzera eman du.

Gainera, alderdi horiei leporatu die «plan bat dutela emakumeak berriz kontrolatzeko, aske eta lehen mailako herritar izan gaitezen ez dutelako nahi». «Erasoak jaso zituzten emakumeak babesteko euro bat ere ez zutenen berdinak dira, eta ez zuten pausorik eman soldata-desberdintasuna desegiteko», esan du.

Bestalde, ziurtatu duenez, eskuinek jadanik ez dute sinesten gure Ertzaintzarengan, gure hezkuntzarengan eta are gutxiago euskararengan. Azken batean, ez dute Estatutuarengan sinesten. «Horiek dira Kolonekoen planak, berriz gobernatzen badute, baina gehiago ere badituzte, memoria historikoa desegingo dutela baieztatu dute, diktaduraren errepresaliatuak berriz ere mespretxatuz», gehitu du.

«Sozialistok ez dugu nahi Euskadi iraganera itzultzea. Ez dugu nahi Euskadi eskuinekoen haitzulora itzultzea. Sozialistok nahi dugu Euskadi etorkizuneko trenera igotzea, Pedro Sánchezek eskaintzen duenera», ziurtatu du.

Horretarako, ohartarazi duenez, «Alderdi Sozialistak gobernatzeko nahikoa babes lortu behar du, aurrerapena eta gizarte-kohesioa bilatzeko, edo, bestela, arorik ilunenera berriz eraman nahi gaituztenek bat egingo dute». «Pedro Sánchezek gobernatzeko nahikoa babes jasotzen ez badu, Koloneko hirukoteak bat egingo du PPk hasitako inboluzioa osatzeko», azpimarratu du.

Ildo horretatik, esan duenez, «etxean geratzen den boto bakoitzak ateak irekiko dizkio iraganera itzultzeari, eta abstentzioak Gobernuko giltza eman diezaioke Koloneko hirukoteari». Horregatik, euskaldunei eskatu die «Pedro Sánchezek berriz gobernatzea nahi badute, sozialistei bozkatzeko». «Euskaldun emakume guztien botoa eskatuko dugu etorkizunean berdintasun osoz bizi nahi badute», esan du amaitzeko.

Patxi López

Patxi López PSE-EEren Kongresurako zerrendaburuak dei egin du «eskuinekoen eta muturreko eskuinekoen lotsagabekeria murrizteko, mimetizatu baitira». Gainera, uste duenez, «oso latza da helarazten ari diren mezua, gazte asko hasi baitira pentsatzen Franco hain txarra ez zela».

Lópezek nabarmendu duenez, «orain duguna telebistan ikusten genuen, Europan bezala, non muturreko eskuineko populistek planteamendu arrazistak, xenofoboak, antisozialak, antidemokratikaok eta batzuetan Europaren kontrakoak egiten zituztenean, pentsatzen genuen hemen horren aurkako txertoa jaso genuela aurretiaz eta horren eraginik ez genuela». «Beno, ba ikusi dugunez, hemen dira», ohartzera eman du.

Deitoratu duenez, «gauzarik txarrena da eskuinak, beren Europako kideek ez bezala, planteamendu horiek isolatu, salatu, ezeztatu eta haietatik urrundu beharrean, hitzarmenak egiten ditu haiekin hemen, eta, hitzarmenak egiten dituztenean, haien proiektua eta ideologia beren gain hartzen dute, eta, ondorioz, mimetizatzen dira». «Niri, behintzat, oso zaila egiten zait herrialde honetan eskuinaren eta muturreko eskuinaren artean bereiztea», esan du.

Hautagai sozialistaren aburuz, «hori ez da txantxa, berdintasunaren eta indarkeria matxistaren aurkako legeak desegitea proposatzen ari direlako». «Eskubideak ematen dituzten legeak desegitea proposatzen ari dira, adibidez, LGBTI edo Memoria Historikoaren Legea, edo, atzo, esaterako, gorrotoaren akuilatzea kentzea proposatu zuten», adierazi du.

Bere iritziz, hori oso kezkagarria da, adierazi duenez, hari ez diolako kezkatzen eskuina eskuindar gisa aritzeak, «hau da, bere jendearentzako, aberatsentzako, boteretsuentzako, gobernatu nahi izateak, Andaluzian legez». «Egia esateko, Kezkatzen nau gure herrialdea eraiki duen itun soziala desegingo duten politikak proposatzen ari direla», esan du.

Horrekin lotuta, nabarmendu duenez, «desberdintasunak gora egiten duenean, itun soziala hausten denean, lan-erreformaren bidez zazpi milioi langile txiro eragiten direnean, itun soziala hausten da, eta herrialde bat ez da zehazten banderekin, baizik eta balioekin».

Frankismoa

López kezkatuta agertu da eskuinak «historia eta memoria historikoa ezereztatzen duelako». «Asko kezkatzen nau ezerezteak; izan ere, Memoria Historikoaren Lege horren babespean, familia askok beren duintasuna berreskuratu nahi dute, lubakietan dauden bere senideak berreskuratu nahi dituzte; eta haiek diote hezurtxoen bila ari garela», salatu du.

Horrez gain, kezkatuta dago «oso mezu latza helarazten ari direlako, gazte asko hasi baitira pentsatzen Franco hain txarra ez zela». «Hori oso gogorra da, eta jende hori horretan ari da», kritikatu du.

Halaber, salatu duenez, batzuentzako «Espainiaren etsaia Pedro Sánchez eta Aldedi Sozialista da, eta eskuak odolez zikinduta» izatea leporatzen diete. «Haiek badakite odolez zikinduta ditugula herrialde honetan eraili zituzten gure kideengatik, eta, bide batez, haietako asko erail zituzten ere bai. Baina lotsagabekeriak muga badu ere, haiek ez dute mugarik. Eta horri egin behar diogu aurka», esan du.

Horretarako, azaldu duenez, kanpaina honetan erabaki behar da sozialistek edo muturreko eskuinak gobernatuko ote duen, «ez dago besterik». «Herrialde honek aurrera edo atzera egingo duen erabakiko dugu. Sozialistok inoiz baino beharrezkoagoak gara, herrialde honek gure borroka behar duelako, askatasunaren, berdintasunaren eta justizia sozialaren alde, aurrera egiten jarraitzeko», nabarmendu du.

Amaitzeko, ziurtatu duenez, PSOEri bozkatuz gero, politika baliagarria izango da elkarrizketarako zein elkar ulertzeko, ez berriz, irainik egiteko, errespetuz ez aritzeko eta herritarrek eta lurraldeek artean bata besteari aurka egiteko». «Sozialistei bozkatzea elkarbizitzaren, integrazioaren eta denok nahi dugun herrialdea eraikitzearen alde bozkatzea da», esan du bukatzeko.