Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Ez dugu krisia kudeatzera mugatu nahi, gure ekonomia eraldatzeko eta eskubidedun lanpostuak sortzeko baliatzea nahi dugu"

• PSE-EEren lehendakarigaiak konpromisoa hartu du Euskal Sozialistak autogintza sektoreari laguntzeko, zeinak 60.000 langileri ematen baitio lana, eta kritikatu egin ditu "autogintza aldaketa klimatikoarekin aurkaratzen ahalegintzen direnak”

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en el acto político celebrado junto a la fábrica de Mercedes en Vitoria. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaia Covid-19ak eragindako krisia produkzio-ehunean eta enpleguan aldaketa sakonak egiteko abagune bihurtzearen alde azaldu da gaur. “Euskal Sozialistok ez dugu krisia kudeatzera mugatu nahi, gure ekonomia eraldatzeko eta horrekin eskubidedun lanpostuak sortzeko baliatu nahi dugu”, esan du.

🔴Krisia aprobetxatu behar dugu gure ekonomia eraldatzeko eta kalitatezko enpleguak sortzeko.#IdoiaLehendakari #U12 #12J pic.twitter.com/jCdhNuF7O7

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 29, 2020

Gasteizen Mercedesen lantoki ondoan egindako ekitaldi politiko batean, Gloria Sánchez Arabako zerrendaburua alboan zuela, autogintza sektoreak duen garrantzia azpimarratu du. Gogoratu duenez, hortik bizi dira 60.000 euskal langile, eta kritikatu egin ditu “gure autogintza sektorea aldaketa klimatikoarekin aurkaratzen ahalegintzen direnak”. “Botoak lortzeko beldurretan kitzikatzera jo ohi dutenak dira”, adierazi du. Horren aurrean, "automobil-industriarekin egon behar gara, mugikortasunaren trantsizio ekologikoaren buruan jartzera eramanez", esan du.

Idoia Mendiaren esanetan, egungoa bezalako unean aukera berriak zabaltzen dira “gure industria eta gure ikerketa lerrokatu daitezen etorkizunean aldea egingo duten Europako proiektu handi horiekin, baina, halaber, “proiektu txikiei, gure saltoki eta gure eteei laguntzeko garaia” ere badela esan du.  “Eutsi beharra diogu lehiatu ahal izateko, konponbideak eman nahi ditugu eta eragile sozialisten, udal eta aldundien hala nola Espainiako eta Europako gobernuaren eskutik egingo dugu”, adierazi du, beste behin ere kolaboratzeko eta akordioetara iristeko premia nabarmenduz krisiari aurre egin ahal izateko. “Bakarrik, izan ere, ez dugu irtengo”, azpimarratu du.

Enplegua berreskuratzen saiatzearen alde egin du buruzagi sozialistak, “egiatasunak eskaintzeko planak" abian jarriz “hainbat langile bere lanpostua galtzeko beldurrez diren honetan”. “Gure lehentasun erabatekoa zen pasa deneko legegintzaldian, eta hiru urtean lortu genuen 20.000 euskaldunek lana izatea, langabezia %10 azpitik jartzea eta 16.000 kontratu irregular erregularizatzea”, gogoratu du.

Gloria Sánchezek, bere aldetik, esan du 2008ko krisiaren aldean, “non eskuina langileei eskubideak murriztera mugatu baitzen”, oso bestelako bidea jorratu izan duela Gobernu sozialistak, “inor atzean gera ez dadin”. “Gure politikaren parte dira ABEEak, Gizarte Segurantzarekiko kotizazioen murrizketak, diru-sarreren osagarriak eta bizitzeko gutxieneko diru-sarrera edo Europar Batasunetik baliabide erantsiak lortzeko borroka; politika soziala da, aurrerakoia eta herritarrekin zeharo engaiatua”, adierazi du.