Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Athletic-Spartak intzidenteak

Idoia Mendia: “Ezin ditugu liskar horiek onartu gure hirietan. Erradikalak bota behar ditugu futbolaren mundutik. Gureak eta kanpokoak”

PSE-EEren idazkari nagusiak sozialdemokraziari eta ongizatearen estatuari buruz Mario Onaindia Fundazioak antolatutako ekitaldian parte hartu du

1. argazkia
Idoia Mendia en la presentación de la revista Grand Place Foto | Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusia “amorratuta eta atsekabetuta” agertu da Bilbon ostegun gauean zehar gertatu ziren “egitate beldurgarriengatik”. Ertzaina bat hil zen Athletic Club eta Moskuko Spartak taldeetako zaleen arteko intzidenteak saihesteko polizia-ekintzan lan egiten ari zen bitartean.

Mendiak eskatu du erradikalak, gureak zein kanpokoak, futbolaren mundutik “botatzeko”. “Uste dut denon ahotik hitz egiten ari naizela amorrua eta atsekabea aditzera ematen dudan honetan, ertzaina baten (langile baten) heriotza dela eta. Lanean ari zen hementxe bertan erradikalez osatutako taldeen artean istiluak etete aldera”, esan du Mario Onaindia Fundazioak antolatutako jardunaldien aurkezpenean.

Buruzagi sozialistak maitasuna helarazi dio agentearen familiari, lankideei eta Ertzaintza osoari, “baldintza zailenetan lan egiten du eta”.

Mendiak salatu duenez, “ezin ditugu liskar horiek onartu gure hirietan. Erradikalak bota behar ditugu futbolaren mundutik. Gureak eta kanpokoak”. Horrez gain, esan nahi atzo geratutakoak futbolaren mundu agintarien gogoeta eragitea espero duela, bai eta “denon artean jendaila hura gure kaleetatik baztertzea” ere.