Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Solasaldia Mario Onaindia Fundazioan

Idoia Mendia: “Ez dugu atzerapausorik emango berdinen arteko Euskadin. Eskubideak ez dira atzeraezinak, egunetik egunera konkistatu beharrekoak dira”

PSE-EEko idazkari nagusiak #M8an “era masiboan kalera irtetearen” alde da, baina baita berdintasunaren aldeko apustua “hautsontzietan erabatekotasunez adieraztearen” alde ere

1. argazkia
Felipe Juaristi, Alberto Aguirrezabal, Idoia Mendia, Luisa Etxenike y Miren Ortubay, al inicio del acto. Foto| Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakaritzarako hautagai denak esan du Euskal Sozialistek ez dutela “atzerapauso bakar bat emango berdinen arteko eta emakume eta gizon askeen Euskadin”, eta herritarrei dei egin die hautsontzietan apustu hori “argi eta garbi” babes dezaten. “Asko dugu jokoan eta ez da nahikoa izango datorren igandean era masiboan berriro kalera irtetearekin. Erabakitasunez adierazi behar dugu hori hautsontzietan lau aste geroago”, ohartarazi du.

Ez dugu atzerapausorik emango berdinen arteko #Euskadin. Eskubideak ez dira atzeraezinak, egunetik egunera konkistatu behar dira. Kalera irten behar dugu era masiboan #M8an eta erabakitasunez adierazi behar da berdintasunaren aldeko apustua hautsontzietan #M8 #FeministaNaiz pic.twitter.com/Ms6yJURhvP

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 4, 2020

 

Idoia Mendiak Grand Place aldizkariaren aurkezpenean hartu du parte. Aldizkaria Mario Onaindia Fundazioak argitaratzen du eta, oraingo honetan, “Emakumea, Generoa eta Berdintasuna” du ardatza. Ekitaldia Felipe Juaristik aurkeztu du, argitalpenaren zuzendariak, eta solasaldia izan da buruzagi sozialistaren eta Miren Ortubay, Zuzenbide Penalean doktore eta indarkeria sexistan espezialista denaren artean, Luisa Etxenike idazle eta aldizkariaren alearen koordinatzaile denak moderatuta. Parte-hartzaileek azalpen labur bat egin dute solasaldiaren aurretik.

 Ekitaldian, Idoia Mendiak azpimarratu du Euskal Sozialistak beti "bere agendan berdintasunaren agenda dutenekin” elkartuko direla. “Eta, batik bat, Pedro Sánchezen Gobernuarekin aliatuko gara, ez dadin egon Euskaditik proiektua eta berdintasuna hankaz gora jarri nahi duenik, beste erkidegoetan eskuinetik gertatzen ari den bezala, euren interesak elkartu baitituzte herritarren erdi baten, alegia emakumeen, interesen kontra joateko”, erantsi du.

 Erabakigunetan “eskuin muturraren agerpen kezkagarriaren” aurrean, eskubideak ez direla atzeraezinezkoak ohartarazi du. “Eskubideak ez dira oinordetzan hartzen, egunez egun konkistatu beharrekoak dira”.

 Horregatik, esan du Berdintasunaren aldeko borrokan egon direla beti Euskal Sozialistak, eta “emakumeen eskubideen aldeko gizarte mugimendu batetik, Euskadin bereziki aktiboa denetik, egin izan dugu; euren proposamenekin kontzientziak eta arauak astintzeko ezinbestekoak izan diren elkartetatik”, adierazi du.

Genero indarkeria ere aipatu du, eta “drama bat baino okerragoa” dela esan du, gure gizartearen egiturazko arazo baten sintoma delako, desberdintasunarena, alegia. Fenomeno horren aurrean, Idoiaren hitzetan, “ez da soberan sintomarekin amaitzeko erabil dezakegun inongo ahaleginik, baina hondoari ez badiogu heltzen horrek iraun egingo du”.

 PSE-EEko buruzagiak alderdiak Berdintasunaren alde bere gain hartutako konpromiso zehatzak aipatu ditu, zerikusia dutenak “emakumeen ikusgarritasunarekin, euren bizitzen jabe izateko oztopoak kentzearekin, bereizkeriak saihesteko enpresetan ikuskaritzak indartzearekin, Berdintasuna hezkuntza-curriculumean sartzearekin eta erasoak jasan dituzten emakumeak babestearekin, egoeratik irteteko bide bat badela barnera dezaten”.