Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #OrainBai

Idoia Mendia: “Ezkerraren zatiketek ez dute irabaziko, ezta nazionalismoek ere Espainia gidatuko. Eskuina gerarazi nahi baduzu, aukeratu Alderdi Sozialista”

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, hauteskunde kanpaina abiaraztean ohartarazi du PSOE dela eskuinak gerarazteko, PP, Ciudadanos eta Vox-en gobernu bat eragozteko aukera bakarra, eta soilik hautagai sozialistek utzi dutela garbi zer egingo duten botoekin. 

“Ez dago sozialistena baino proiektu hobeagorik Espainia lideratzeko. Bada alternatiba bat, bai: PP, Ciudadanos eta Voxeko buruek defendatzen dutena. Alternatiba hori dago, baina soilik aliaturik baldin badu egingo du aurrera, hots, abstentzioa eta bustitzen ez direnak, botoa gauza batzuetarako eskatu baino gero bere jarlekuekin beste zerbait egiten dutenak.  Horietako ezerk ez du jendearentzat balio. Ezkerraren zatiketek ez dute irabaziko, ezta nazionalismoek ere Espainia gidatuko. Eskuina gerarazi nahi baduzu, aukeratu Alderdi Sozialista”, esan du.

Horietako ezerk ez du jendearentzat balio. Ezkerraren zatiketek ez dute irabaziko, ezta nazionalismoek ere Espainia gidatuko. Eskuina gerarazi nahi baduzu, aukeratu Alderdi Sozialista.#OrainBai @psoe @sanchezcastejon pic.twitter.com/aFoOqSrGc7

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) October 31, 2019


Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean parte hartu du Kongresurako hiru lurraldeetako zerrendaburuekin –Patxi López (Bizkaia), Isabel Celaá (Araba) eta Odón Elorza (Gipuzkoa)– batera, eta esan du Espainiarentzat beharrezkoa dela pentsioak eta soldaten hobekuntza eta egonkortasuna nahiz aniztasunarekiko begirunea duen giro bat bermatuko duen proiektua. 

“Sozialistok nahi duguna jendeak ziurtasunekin topo egiten hasiko den proiektu bat da: bere pentsioa hobetu egingo denaren ziurtasuna, gutxieneko soldata igotzen jarraituko duenaren, berdintasunaren eta egonkortasunaren ziurtasuna, alegia. Aniztasunaren eta bizikidetzaren ziurtasuna. Hori posible egiteko, herritarren konfiantza bikoiztu behar dugu”, azaldu du.