Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistak gara politika ezkertiarrak Eusko Jaurlaritzan izateko berme bakarra”

• PSE-EEren lehendakarigaiak dei egin dio “aurrerakoi sentitzen den eta iskanbilarik ez baizik eta konponbideak nahi dituen euskal gehiengo sozialari” Errenterian burututako ekitaldi politiko batean, eta ohartarazi du balitekeela "norbaitek abertzaleen aliantza izatea buruan"

1. argazkia

PSE-EEren idazkari nagusi eta Lehendakaritzarako hautagai denak, Idoia Mendiak, esan du etorkizunean Eusko Jaurlaritzak politika aurrerakoi eta ezkertiarrak izateko aukera bakarra bertan Euskal Sozialistak egotea dela. “Gu gara gauzak konpontzen dituen ezkerra. Eusko Jaurlaritzan ezkerreko politikak egoteko berme bakarra, beste behin, Euskal Sozialistak gara”, adierazi du.

 

Dei egiten diot iskanbilarik ez baizik eta konponbideak nahi dituen gehiengo sozialari  #Euskadi-ko Alderdi Sozialistari eman diezaion botoa, gu garelako Eusko Jaurlaritzan politika ezkertiarrak izateko aukera bakarra. #12J #IdoiaLehendakari pic.twitter.com/xbrA9qevyz

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) June 29, 2020

 

Idoia Mendiak mitin batean hartu du parte Eneko Andueza Gipuzkoako zerrendaburuarekin batera Errenterian. Bertan, esan du herritarrek ez dutela nahi “jada duten baino iskanbila, esperimentu edo ziurgabetasun gehiago”. “Konponbideak nahi dituzte, eta sozialistok eskaintzen dizkiegu, badakigu zer egin herritarren konfiantzarekin; botoa eskatzen diegu pertsonen osasuna bermatzera, Euskadiren berreraikitze sozial eta ekonomikora, inor atzean gera ez dadin, zuzendutako Eusko Jaurlaritza baten buruan egon gaitezen. Gure plana da inor baztertu gabe akordioak egitea eta agudo aritzea”, adierazi du.

Alderdi abertzaleen arteko itunaren aukeraz ohartarazi ondoren –“baliteke norbaitek abertzaleen aliantzazko gobernu bat izatea buruan”–, “aurrerakoia sentitzen den eta iskanbilarik nahi ez duen euskal gehiengo sozial horri” zuzendu da “ezker baliagarriaren” proiektu sozialista eskaintzeko, “konpromisoak eta erabakiak hartzen eta partekatzen dakiena, konponbideak bilatzen dituena eta itunak egiteko prest dena”, esan du.

“Euskal ezker arduratsu eta koherentea gara, ez-nazionalista, gobernatzen dakiena eta hainbeste liskarren aurrean konponbideak eskaintzen dituena; eta lidergoa, taldea eta proiektua ditugu, eta, gainera, Pedro Sánchezen Gobernua, aliatu gisa”, azpimarratu du. Gobernuen arteko akordioen eta lankidetzaren alde ere egin du, “guztiak eskuz esku joan daitezen premiazko neurriak hartzen”. “Bazterketarik gabeko akordioak behar ditugu, eta sozialistok badakigu horiek lortzen; gu gara gobernu guztietan, udaletatik hasi eta Europarainokoan, den Euskadiko alderdi bakarra, eta hori da koherentzia eta konfiantzarako bermerik handiena”, erantsi du.

Eneko Anduezak, bere aldetik, PSE-EE, gaur egun, “alderdi batuagoa, sendoagoa eta erakundetan erantzukizun handia duena” dela esan du, eta “egonkortasunaren  eta akordioen eta lankidetzaren berme gisa” aurkezten dela hauteskundeetara. “Elkarlanean arituko gara erakundeetan, guztietan gaudelako, baina baita arduratsuak garelako eta herritarrei hala hitz ematen diegulako ere”, esan du.

Eta mobilizaziorako deia luzatu die hautesleei, PSE-EEk euskaldunen babes handia jaso dezan “Eusko Jaurlaritzako politikak agenda politiko aurrerakoi batekin baldintzatzeko, zerbitzu publikoak indartuko dituena eta inor atzean utziko ez duena”, erantsi du.