Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Euskadi plurala nahi dugu Euskal Sozialistok; bizikidetza eraiki behar dugu, baita hiltzea nahi gintuztenekin ere"

PSE-EEko idazkari nagusiak etorkizunerako oinarri etiko sendoen alde egin du Del final del terrorismo a la convivencia liburuaren aurkezpenean

1. argazkia
Idoia Mendia, junto a Kepa Aulestia y Rafael Leonisio, antes de la presentación del libro.| Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, “guztiok kabituko garen” Euskadi plural baten alde egin du eta sozialismoaren egitekoa aldeztu du bizikidetza sendo bat eraikitzea egokitzen denean, hain zuzen euskal gizartea ezaugarritzen duen pluraltasun eta ezberdintasunari begirunea gordeko dioenarekin. “Errealitatea da ETAk pluraltasunarekin amaitu nahi izan zuela, eta gure erronka Euskadiren etorkizuna pluraltasuna galdu gabe kudeatzea da. Hori defendatu behar dugu, egon zen-eta jendea hilez horrekin amaitu nahi izan zuenik. Bizikidetza guztion artean eraiki behar dugu, baita hiltzea nahi gintuztenekin ere", azpimarratu du.

Eta gehitu du pluraltasuna dela “gaurkotasun osoko kontzeptu bat; autogobernuaz hitz egiten dugunean eta Estatutuaren erreformaz hitz egiten dugunean, arau neutro bat izan behar baitu, ez nazionalista ez sozialista, guztioi elkarrekin bizitzeko aukera emango digun aterki bat, baizik”. Arbuiatu egin du horregatik “gizartea ulertzeko modu bakarra ezartzeko nazionalistek duten tentazioa, bizikidetza esparrua euren parametroetatik eraikitzearena eta nazionalistak ez direnak zerbait exotiko eta exogenotzat hartzea”.

Idoia Mendiak Del final del terrorismo a la convivencia [Terrorismoaren amaieratik elkarbizitzara] liburua aurkeztu du Bilbon, ETAren indarkeriaren ondorioak jorratzen dituzten saiakeren bilduma bat.  Argitalpena Ramón Rubial Fundazioak sustatu du eta Kepa Aulestia analistak koordinatua izan da. Hamar egileren testuak biltzen ditu, terrorismoak euskal gizartean izan dituen efektuei buruz eta horren etorkizunari buruz indarkeriarik ez denean. Liburuari idazkari nagusiaren El hilo socialista para construir la convivencia [Bizikidetza eraikitzeko ildo sozialista] izeneko saiakera batek ematen dio amaiera.

Buruzagi sozialistak, jendartean Aulestiarekin eta Rafael Leonisio irakaslearekin izandako elkarrizketan, gogoratu du ETAren proiektu baztertzaileak pluraltasun horrekin akabatu nahi zuela, eta azpimarratu du terrorismoaren gaineko garaipen demokratikoa, izan, etorkizuneko elkarbizitza ezberdintasunarekiko errespetuan eta oinarri etiko ukaezinetan oinarritzen dela.

Horren haritik, Ramón Rubialen onadarea aldarrikatu du, “diktadura aurrean demokraziaren alde apustu egin zuenean”. “Hori da haren ondarea, eskuzabaltasunezko ondarea, izan ere, ETAren ondarearen aldean, hilerrietan baitago harena”, azaldu du, ondoren PSE-EEk ezker abertzaileari “hiltzea gaizki egon zela, ETA errore bat eta horrorea izan zela" onar dezala eskatzen jarraituko diola eransteko. Dena dela, ohartarazi du sozialistek inoiz ez diotela utziko politika egiteari. “Hiltzen gintuzten garaian ez genion utzi politika egiteari, orain ere ez diogu uko egingo", erantsi du.

Azkenik, sozialistek terrorismoaren aurrean izandako egitekoa azpimarratu du, “hori PSOEri erasotzeko erabiltzen” dutenak arbuiatu ditu eta errespetua eskatu du “indarkeriari eta horren bidez euren asmoak ezarri nahi zituztenei aurre egin zioten militante eta zinegotzi sozialistentzat”.

Aurkeztu den liburuak egile hauen entseguak biltzen ditu: Raúl López Romo eta Gaizka Fernández Soldevilla, Rafael Leonisio eta Imanol Zubero EHUko irakasleak, Maria Pilar Rodríguez Pérez, Iñaki García Arrizabalaga eta Izaskun Sáez de la Fuente Deustuko Unibertsitateko irakasleak; Lourdes Pérez kazetaria, Reyes Mate filosofoa eta Denis Itxaso Gipuzkoako foru diputatua.

Liburuaren azken helburua, hitzaurrean Eider Gardiazabalek, Ramón Rubial Fundazioko presidenteak, azaltzen duenez, "geroko belaunaldiek egin ditzaketen " galdera biri erantzutea da: "Nolatan izan zen posible horrenbeste denboraz halako aberrazioa? Eta, nola utzi zion gizarte oparo eta hezi batek bere begien aurrean gutxiengo indarkeriazale batek euren asmoei kontra egiten zieten pertsona batzuk mehatxatu eta erahil zitzan?".

Europarlamentari ere badenak "gai horiek mahai gainean jarri" eta "denboraren joanak iragan deseroso bat ezaba dezan gizartearen gehiengoak duen tentazioaren aurrean" erantzun bat emateko garrantzia nabarmendu du. "Galdetu gabeko eta erantzun gabeko galderek bide ematen die, beti, ahanztura interesatuei, gezurrei edo justifikazio makurrei ez denean", arrazoitu du.