Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Autogobernuari buruzko ponentzia

Idoia Mendia: "Euskal Sozialistok euskal aniztasuna gorde nahi dugu, Estatutuaren erreforman ere bai"

PSE-EEk boto partikular bat erregistratu dio Gernikako Estatutuaren erreformaren oinarriei Eusko Legebiltzarrean. Haren bitartez, pertsona “aske eta berdinen” gizarte baten “bizikidetza-ituna handitzearen” alde jo du, non “sentimendu eta nortasun denak errespetatzen diren”. Hori guztia azaldu du Euskal Sozialisten idazkari nagusiak, Idoia Mendiak

1. argazkia
La Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia, junto al portavoz parlamentario, José Antonio Pastor, en la rueda de prensa que han ofrecido en la sede socialista de Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

Euskal sozialistok boto partikular bat aurkeztu diogu Gernikako Estatutuaren erreformarako EAJk eta EH Bilduk adostu dituzten oinarriei, uste dugulako hurrengo Estatutuaren testu artikulatua idatzi behar duen aditu-taldeak jakin behar duela nazionalistek adostutako oinarriez gain, beste aukera batzuk ere badaudela. "Uste dugu aukera ona dugula euskal gizartearen aniztasuna babesteko eta gure esku dauden tresnak modernizatzeko ere bai, herritarren bizitza hobetzeko eta gure komunitatean kohesio sozialaren nahia sakontzeko", azpimarratu du PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak.

Uste dugu taldeek oro har bat egiten dutela sozialisten ikuspegi horrekin, eta hainbat alderditan ados egoteko aukera dago ere bai. Horrez gain, uste dugu ez direla aintzat hartu gehienok adostu ditugun oinarrien espiritua eta letra.

José Antonio Pastorrek Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile sozialistak Bilbon eginiko prentsaurreko batean, Mendiak azaldu du PSE-EEren boto partikularrak arreta ematen diola hitzaurreari eta atariko tituluari, “gainerako dena atal horietatik eratortzen baita”. Sozialistek, azpimarratu du, “eskubide sozialak bultzatzen dituen proiektu baten alde egiten dute, ez berriz, eskubide nazionalen alde”. “Proiektua federala da, ez berriz, konfederala” eta aplikagarria den lurraldeei bakarrik eragiten die: Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari”.

Euskal Sozialistok pentsatzen dugu, debatearen hasieran bezala, aukera handia dugula gure autogobernua hobetzeko. Ados egon ahal garen gauzak baino askoz gehiago hartzen du barne autogobernuak, eta gure aburuz, oinarri horietan ez dira denak jaso. Herrialdearentzako etorkizunerako proiektu bat eraikitzeko oinarriak sendotu ahal dira, inor baztertua izan ez dadin eta nork bere planteamenduei uko egin behar ez izateko. Horretan datzalako gizarte pluralak egitea, denok har ditzakegun itundutako arauen bidez kudeatzeko aniztasuna, eta inork identifikatu behar ez izateko bere sentimenduak. Uste dugunez, posible da Estatutu berri bat egitea nazionalistengan soilik pentsatu gabe, baizik eta denongan pentsatuta.

 

PRENTSAURREKOAREN ARGAZKIAK