Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa TVEren “Los Desayunos” programan

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistek galga jarriko diogu eskuin muturrari, Iturgaitzek Euskadin atea zabaldu dionari”

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak datozen hauteskundeetarako PPren hautagai Carlos Iturgaitzi egotzi dio “eskuin muturrari Euskadin atea zabaltzea” eta adierazi du Euskal Sozialistek "galga jarriko" diotela.

1. argazkia

📺 @idoiamendia: "Euskal PPak (@PPvasco) ez du aurkitu bere tokia ETAren amaieraz geroztik. Euskal Sozialistek, aldiz, herritarren kezken agenda erakundeen agendan sartzen aritu gara" #MendiaLosDesayunos pic.twitter.com/kwcEiMpjAW

— Euskal Sozialistak (@euskalsozialista) February 25, 2020

p> 

 

 

“Euskal herritarrek atea itxi izan diote Vox-i, eta orain Carlos Iturgaitzek zabaldu dio Euskadiko erakundetan sar dadin”, deitoratu du Idoia Mendiak, “sozialistok izan nahi dugu eskuin muturraren galga, bai estatu mailan bai Euskal Herrian" eransteko.

TVEren "Los Desayunos"en egin dioten elkarrizketa batean, buruzagi sozialistak Alfonso Alonsoren dimisioa baloratu du, datozen hauteskundeetarako PPren hautagaitzatik kanporatu ondoren, eta esan du “Alderdi Popularrak ez duela tokirik aurkitu Euskadin terrorismoaren amaieraz geroztik”. Eta alderdi horretan gertatutako aldaketek arabera, “ez dirudi Euskadin politika egitea nahi duen PPrik egongo denik, aitzitik, ematen du Euskal Herrian politika egiteari uko egiten jarraituko diola”.

Datozen hauteskunde autonomikoei buruz, Idoia Mendia sinetsirik dago Euskal Sozialistek gora egingo dutela Gasteizko Legebiltzarrean. “Ziur nago euskal herritarrek 2016ko hauteskundeetan baino askoz konfiantza gehiago emango digutela. Hobetze bidetik goaz, koherenteak ari garelako izaten eta jendearen bizitza hobetzen saiatzen ari garelako”, adierazi du.

Eskumenen transferentzia prozesuari buruz ere aritu da, eta esan du Gizarte Segurantza Euskadiri transferitzea inoiz ezin dela esan lagatzerik denik, “legea betetzea” besterik ez delako Estatutuan halaxe jasorik egotean. Horrez gain, esan du Espainiako gobernuak hitzartu duen egutegia ez dela “transferentzien egutegi bat, negoziazioak hasteko egutegi bat baizik”. “Interes ezberdinak dituzten bi gobernuren arteko negoziazio baten hasiera da, baina horrek ez du esan nahi transferentzia batean amaituko denik, gutxiago oraindik nahi diren baldintzetan", azpimarratu du.