Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   "Caminos de libertad-Askatasun Bideak" erakusketa

Idoia Mendia: “Euskal Sozialistak izan gara protagonista nagusiak Euskadi eraikitzeari dagokionez”

PSE-EEren idazkari nagusiak konfiantza du Katalunian legezkotasuna berrezarriko dela, “ezohiko neurririk” hartu behar izan gabe

PSE-EEren 40 urteak berrikusi dituen “Caminos de libertad-Askatasun bideak 1977-2017” erakusketaren inaugurazioan terrorismoaren biktimak ekarri ditu gogora, eta ETA desegiteko eskatu du “garaituak izan zirenetik sei urte igaro direnean”

1. argazkia
Idoia Mendia y Mikel Torres rodeados por militantes que se incorporaron al PSE en el año 1977. Foto | Socialistas Vascos

 

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, azpimarratu du Euskal Sozialistak izan direla “protagonista nagusiak” Euskadi eraikitzeari dagokionez, eta herrialdeari onura ekarri dizkioten hitzarmenetan beti parte hartu dutela. “Zeregin horretan, aurre-aurrean egon eta eskuzabaltasunez aritu gara beti”, adierazi du “Caminos de Libertad-Askatasun Bideak 1997-2017” erakusketaren inaugurazioan. Erakusketa horrek, Ramón Rubial Fundazioaren eskutik, Euskadiko lehen Alderdi Sozialista ekarri nahi du gogora, bai eta ordutik igaro diren lau hamarkadak ere.

“Konstituzioan egon gara, baita Estatutuan ere. Oso garrantzitsuak izan diren beste konpromiso batzuetan ere parte hartu dugu, eta, horiei esker, kalitatezko osasun-sistema, denontzako hezkuntza edo babes-sistema ona lortu ditugu. 40 urte horietan, gure printzipioak gurekin egon dira uneoro. Horrez gain, herrialde hau zuzentzeko nahiak ere ez digu inoiz utzi”, azaldu du Idoia Mendiak, PSE-EEk euskal politikari eman dion orientazioa nabarmendu duenak.

“Ez diegu ukorik egingo gauza garrantzitsuei arreta eman dien klima politikoa eragin duten akordioei, baina beti babestuko dugu Euskadi ezkerraren bidetik eraiki behar dela, herrialde honetako progresista guztiek bat eginez”, esan du.

Portugaleteko Herriaren Etxean, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterrietako militanteak bildu ditu PSE-EEk, zehazki, 1977an jadanik militanteak zirenak. Izan ere, urte horretan egin zen Euskadiko Alderdi Sozialistaren lehen kongresua, Donostian. Eta, bilera horren bidez, militante horiek proiektuari egindako ekarpena aitortu nahi izan da.

Idoia Mendiak zenbait militante historiko aipatu ditu, hala nola Ramón Rubial, Eduardo López Albizu Lalo edo Txiki Benegas. Baina, era berean, milaka euskal sozialista anonimoren konpromiso politikoa goraipatu nahi izan du.

“Gaur sozialista anonimoen ahalegina aitortu nahi dut: alderdi hau eraikitzeko indar handiz lan egin zutenena, ahalegin pertsonal eta sakrifizio handiak egin zituztenena; izan ere, beren bizia arriskuan jarri zuten hainbatetan, eta batzuek bizia galdu zuten bidean. Aitorpen berezia egin nahi diet Maite Torrano eta Félix Peñari, bai eta 1987ko apirilaren 25ean egoitza honi egindako eraso koldar eta kriminal hartan zauritu zituzten guztiei”, azaldu du.

Idoia Mendiak gogorarazi du sei urte igaro direla ekintza terroristak amaituko zirela iragarri zenetik. “ETA behin betiko desagertzeko eskatzen jarraituko dugu, baina dagoeneko sei urte igaro dira terroristek beren porrota aitortu zutenetik. Asko harrotzen gaitu ETAren porrota gertatu zenean sozialista bat egon izanak Espainiako gobernuan zein Eusko Jaurlaritzan”.

Kataluniako egoerari buruz, PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi du zentzu komunez aritzea espero duela: “azken urteetan, eta bereziki, azken asteetan bizi izan dugun zentzugabekeriari amaiera emango diogula konfiatzen dut. Eten bat egiteko ordua iritsi da, eskuzabalak izanez pentsatzeko eta interes orokorrari begiratzeko. Konponbide politiko bat lortzeko garaiz gabiltza oraindik. Legezkotasunaren barruan ari gaitezke oraindik. Zentzutasunez jokatzea eskatu nahi dut, ezohiko neurririk hartu behar ez izateko. Izan ere, neurri horiek mahai gainean daude gaur egun, eta, edozein unetan gerta daitekeen independentzia-aldarrikapenaren mehatxua dela medio, abian jarriko dituzte agian”.