Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Idoia Mendia: «Sozialistok euskaldunon interesak defendatzera goaz Europara, ez berriz, Europa haustera, EAJk nahi duen moduan»

PSE-EEren idazkari nagusiak bere buruari galdetu dio ea zer interes partekatuko dituzten EAJk eta Ciudadanosek Europarako talde berdinean egonik

1. argazkia

PSE-EEren idazkari nagusiak azpimarratu duenez, maiatzaren 26ko hauteskundeetan, sozialistek ahal bezain babes beste bilatu nahi dute, Europan euskaldunen interesak defendatzeko, ez berriz, Europa hausteko, EAJk nahi duen moduan «Gu ez goaz Europa zatitzera. Ez goaz Europara banderan izar bat gehiago gehitzera. Sozialistok Europara goaz eragina izatera, Europara goaz euskaldunen interesak defendatzera; ez dugu Europa hautsi nahi, EAJk bere argitasun-zuzendaritzarekin eta galdeketekin egin nahi duen moduan», azaldu du.

Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean parte hartu du Portugaleten. Bertan ere izan dira José Luis Ábalos PSOEko Antolakuntzako idazkari eta Sustapeneko ministroa, Mikel Torres Barakaldoko alkate eta alkategaia eta Teresa Laespada diputatugai nagusia. Ábalosek, bezperan Errenterian egin zuen moduan, Espainiako eta Europako eskuinen proposamenek demokraziarentzako arriskutsuak direla ohartarazi du.

Gainera, esan duenez, Alderdi Sozialistak koherentzia izango du bere politiketan, eta eremu guztietako gobernuetan egongo da Pedro Sánchezen garaipen eztabaidaezina eta gero. «Ez dugu mugarik nahi. Espazio erkidea nahi dugu, zereginak partekatzeko. Herritarrak babesten dituen proiektua nahi dugu: segurtasunaren esparruan behar dugunari, kontsumitzaile gisa behar dugunari, klima-aldaketari edo merkataritzaren antolakuntzari arreta emateko. Eta bateratze handiagoa behar dugu bidezko zerga-arlo aurrerakoian», nabarmendu du.

PSE-EEren idazkari nagusiak gogorarazi duenez, M26an gauza berdina dago jokoan hiru hautetsontzietan, udal- eta foru-hauteskundeei zein Europakoei dagokienez, eta galdera hau bota du: «Zer defendatuko ote dute EAJk eta Ciudadanosek liberalen talde berean egonik? Zertarako bateratu dituzte indarrak Podemosek eta EH Bilduk Batasunaren funtsa zalantzan jartzeko ez bada? Horixe erabaki behar dugu igandean hiru hautetsontzietan. Gauza bera dago jokoan hiruetan, eta boto sozialista da boto erabilgarri bakarra», azaldu du.

Hauteskunde orokorretan PSE-EEren boto-txartela hautatu zuten guztiei errepikatzeko iradoki die Idoia Mendiak:  «Beren botoaren bidez aurrerapena eta elkarrizketa eskatu zutenei dei egiten diegu berriz ere. Alderdi Sozialistak ahalegin guztiak egin behar zituen Pedro Sánchezek Moncloan jarrai zedin. Gaur, Pedro Sánchezen Gobernuak behar duena da bere proiektua herri denetara iristea, konpromiso berdina duten alkateen laguntzarekin.

Bestalde, Mikel Torresek deitoratu du batzuk ez dutela aitortu nahi Portugaletek izan duen aldaketa: orain hiri modernoagoa eta jasangarriagoa da. «Hazten ari gara; Bizkaiaren eta Euskadiren buruan kokatzen gaituen proiektuak zuzentzen ari gara», nabarmendu du. Horrez gain, esan duenez, irisgarritasuna hobetzeko planak eta ekipamendu sozialen eta hirigintza hobetzeko bost proiektu estrategikoak oso garrantzitsuak dira.

Teresa Laespadak esan duenez, PSE-EEk pertsonen ongizateaz arduratzen den talde bat du, politika fiskal bidezko eta aurrerakoiarekin, zeinak aukera ematen duen baliabide publikoak mugiarazteko. Horrez gain, gogorarazi duenez, EAJk aurka egin zion erreformari, azkenean frogatu denez, egokia zenari. Zerga-iruzurraren eta ingurumenarekiko jasangarriak diren jarduerekin lotutako hobarien aurka egitearen alde jo du Laespadak.

José Luis Ábalos Sustapeneko ministro eta PSOEko Antolakuntzako ministroak ohartarazi duenez, PSOEk «ez die uko egingo elkarrizketari eta akordioei, Kataluniako Parlamentean Senatuko presidentetzarako Miquel Icetaren hautagaitza lotsarik gabe eta jauntxokeriaz ukatu arren». Ministroak guztion Espainiaren alde jo du, eta, esan duenez, apirilaren 28ko hauteskundeek irakaspen bikaina eman zuten, gaur egungo Espainia azaleratzeaz gain. Bistakoa denez, gaur egungoa ez da duela 40 urteko Espainia; ez da batzuek nahi dutena. «Batzuek diotenez, diktadura aurrerakoiarekin amaitu behar da. Eboluzionatu ez duten txoriburu horiek esatea... tira; baina Espainia gobernatu eta Espainia leheneratu behar dela esaten dutenek hori esatea kezkagarria da gero», esan du Alderdi Popularra eta Ciudadanosen inguruan. Testuinguru horretan, PSE-EEk Espainia osoari, «inklusibo eta pluralari», eginiko funtsezko ekarpena babestu du. Horrez gain, proiektu sozialista «existitzen den bakarra» dela esan du, PPrekin eta Cayetana Álvarez de Toledo diputatu popularraren jarrerekin bereiziz.