Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Sozialistak gara berdintasunez eta itxaropenez aurrera egiteko bermea”

1. argazkia
José Luis Ábalos visita Rentería Foto | Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu du gaur Euskadin eta Espainian sozialistek osatzen dutela gizartearen gehiengoak nahi duena lortzeko bermea, alegia, “aurrerapena, berdintasuna, itxaropena eta ziurtasuna”. “Gu gara berme hori iraganean agerian utzi genuelako nola egin dakigula. Urte bortitzetan guk eraiki genuen eskubidez eta ongizatez osatutako Espainia”, azaldu du. Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean parte hartu du Errenterian, José Luis Ábalos PSOEren Antolakuntzako idazkariarekin eta Eneko Andueza Gipuzkoako idazkari nagusiarekin batera. Ekitaldian, Mendiak babestu du sozialistek proposamenak dituztela “gizarte-eskubideen, zerbitzu publikoen eta pentsioen eredu publikoa finkatzeko”, eta gogorarazi du proposamen sozialista barneratzailea dela: “Herritar berdinez osatutako proiektua. Herrialde honetako pertsona aurrerakoiak batzeko proiektua”.

PSE-EEren idazkari nagusiak esan duenez, PPren gobernuak izandako jarreren eta politiken ondorioz, atzera egin da eskubideen esparruan, eta deitoratu du pentsiodunek kalera irten behar izatea errenta duina aldarrikatzeko. Horrez gain, emakumeen aldarrikapenak alde batera utzi nahi izan dituen gobernuaren sentsibilitaterik ezaren aurka agertu da. “Rajoyk protesta egitera behartzen ditu duela berrogei urte denon eskubideen, zerbitzu publikoen eta pentsio duinen alde borrokatu zutenei”, esan du. Eta gehitu du: “Engainatuta eta irainduta sentitzen dute beren burua. Horrela sentitzen dira Euskadiko milaka emakume, eta Espainiako milioika emakume. Mundu-mailako protestarekin bat egin duten horiek, biztanleriaren erdiaren eskubideak kolokan jartzen dituen desberdintasun onartezin horren aurrean. Zer gobernu mota da diskriminazio horren aurka irmoki protesta egitea elitistatzat jotzen duen hori? Zer gobernu mota da guztion askatasuna handitu nahi duen edozein neurriri uko egiten dion hori?

Errenteriako alkateak, hala nola Miguel Bueno edo Juan Carlos Merino izan dituen ekitaldian, halaber, Idoia Mendiak gogora ekarri du udalerrian sozialistek egindako kudeaketa. “Hemen ere argi geratu da zein izan den gure ahalegina. Udalerria eraldatu dugu, modernizatu dugu. Eta beste batzuk ere argi utzi dute zer dakiten egiten. Frogatzen ari dira ezer gutxi dakitela, nik uste” adierazi du EH Bilduren inguruan.