Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Sozialistok euskal gizartearen zerbitzura gaude eta gure kaleetan aniztasunaren bermea gara”

PSE-EEren idazkari nagusiak Estatutua berritzeko akordioak egitearen alde jo du Ramón Jáureguiren Memoria de Euskadi. El relato de la paz liburuaren aurkezpenean

1. argazkia
Patxi López, Eider Gardiazabal e Idoia Mendia en la presentación del libro de Ramón Jáuregui "Memoria de Euskadi. El relato de la paz" | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, ziurtatu du sozialistek osatzen dutela euskal gizartearen aniztasuna, nazionalisten ikuspegi bateratzaileari aurka eginez, eta adierazi du gizakien erronka handiei, hala nola goseari, ekologiari edo teknologiaren garapenari ekin behar zaiela nazioez gaindiko espazioetatik.


“Testuinguru horretan emango die erantzuna sozialismoak herritarrei. Ezin gara gaitzespenetan geratu. Gure gizartearentzako garrantzitsuena dena da gure kaleetan bizi dugun aniztasun hori bermatzen jarraitzeko lan egitea. Elkarbizitzako ordena demokratikoari lotutako eskubideak dituzten pertsona askeez osatutako “gu” eraiki behar dugu” adierazi du.


Idoia Mendia Ramón Jáureguiren, Memoria de Euskadi. El relato de la Paz liburu berriaren aurkezpenean izan da, Bilbon. Liburu horrek Europako Parlamentuko kideak Euskadiri buruz idatzitako artikuluak jasotzen ditu. “Liburu honen orrialde denetan oinarrizko joera bat agertzen da: aniztasunaren etengabeko defentsa, besteak aitortzekoa eta akordioak eta hitzarmenak egitekoa, gizarte hobeagoa eraikitzeko zutabe gisa. Eta joera horrek, liburu honi bultzada ematen dion gogo horrek, irekitzen dio bide berria Euskadiri eta Espainiari”, azaldu du PSE-EEren idazkari nagusiak.


“Nazionalistek argazki deigarriak eta subiranotasun-kateak egin eta existitzen ez diren eskubideak eskatzen dituzten bakoitzean zalantzak sortzen dira, beren testamentu zaharra ateratzen duten bakoitzean eta pertsona talde jakin batentzako bakarrik aritzen direnean, hau da, herri, nortasun eta hizkuntza bakarra daudela uste dutenean, eta herritarrak eta nazionalitateak bereizten dituztenean.
Kezkagarria da horrela aritzea XXI. mendean”, azpimarratu du Mendiak. Jarraian, PSE-EEk Eusko Jaurlaritzan zein gainerako erakundeetan izandako parte-hartzea defendatu du, hain zuzen ere, herritarren benetako eskariei begira dauden ekintza politikoen ikuspegia gordetzeko.


Estatutua berritzeko lanen garapenari dagokionez, Idoia Mendiak, halaber, nazionalistei aurpegiratu die “gehiengoak nahi dituztela adostasuna baino”, EAJk eta EH Bilduk izapideen lehen fasean egindako akordioen inguruan, eta nabarmendu du PSE-EEk arreta jarri duela eskubideak hedatzean eta adostasuna bilatzean.
“Bakoitzak bere bidea hautatzen du, eta azalpenak emango ditugu egokia denean.
Sozialismoak Espainiako lurralde guztietako elkarbizitzaren aldeko ituna hautatu zuen, Ramónek ongi ezagutzen duena, aniztasuna kudeatzeko, elkartasuna bermatzeko eta berezitasuna integratzeko. Proposamen federala. Federalismoa, liburu honek dioen moduan, batasuna, leialtasuna, askatasuna eta kooperazio-autonomia da”, adierazi du.


Patxi López, autogobernua elkarbizitza-marko
PSOEren Politika Federaleko idazkariak, Patxi Lópezek, bestalde, adierazi du autogobernuaren eztabaidari ez zaiola ekin behar kanpoko erakunde batenganako gatazka gisa.


"Nazionalismoarentzat eztabaida hau kantitateei buruzkoa da, administrazio zentralari zenbat botere kendu diogun, botere publikoa kenduz nazioa eraikitzeko modu bat, subiranotasun osoa lortu arte. Horrela ez goaz inora. Nire ustez, eraginkorragoa izango litzateke autogobernuaren eztabaida berriz definitzea, barrura begira, guri begira, inorekin gatazkak sortu gabe”, azaldu du.


Lehendakariaren arabera, “topagune bat zehaztu behar dugu ezberdinon artean, elkarbizitzaren markoan eta herrialde eta gizarte gisa garatu gaituzten barne-arauekin, berdintasun politikoan elkarrekin bizi diren nortasunak bermatzeko.
Autogobernua gizarte-berdintasun eta -justizia gisa.
Autogobernua elkarbizitzarako… horrek izan behar du helburua”.