Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Eraiki elkarbizitzeko

Idoia Mendia: “Sozialistek egonkortasunaren eta aurrerapenaren alternatiba finkatzea lortu dugu Euskadin”

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du sozialistek Euskadin planteatu duten egonkortasunaren eta aurrerabidearen alternatiba finkatuta dagoela gaur egunean, eta gobernatu nahi duen inor ezingo dela ausartu etorkizunean hori auzitan jartzera. “Euskaldunok nahiko nekaturik geunden hainbeste suminduraz eta tentsioez. Eta sozialistek arriskatu eta alternatiba bat eskaini genuen. Egungo Euskadi orain dela lau urtekoa baino askoz hobeagoa da”, adierazi du.

1. argazkia
Idoia Mendia y la vicepresidenta primera del Gobierno, Carmen Calvo, en la presentación del libro "Construir para convivir" | Foto: Socialistas Vascos

🌹@idoiamendia: "Gobernu guztietan gaude, ez da inongo gobernurik ulertzen @euskal sozialistak gabe. Alderdi zentralean bihurtu gara, gure eskuetatik pasatzen dira akordio guztiak. #IdoiaEraikiElkarbizitzeko pic.twitter.com/cxlRwJHqna

— Euskal Sozialistak (@euskalsozialista) February 10, 2020

 

“Gaur egun naturala ematen du, euskaldunek gogobetetasun handia dute sozialistok aurrera eramaten hasi ginen akordio horiekin. Bere inperfekzio guztiekin, oraindik egiten jarraitu beharko dugunekin baina, euskaldunek badakite sozialistak bertan badaude guztiei, direnak direla ere euren sentimenduak, berdin begiratzen dien Gobernu bat dutela", erantsi du.

Hitz horiexek esan ditu Idoia Mendiak Madrilen Construir para convivir [Eraiki elkarbizitzeko] bere liburua aurkeztean. Liburua Carmen Calvok, Gobernuko presidenteorde eta PSOEko Berdintasun idazkari denak aurkeztu du, eta Euskadin hauteskundeak aurreratzea iragarri duten egun berean burutu da. PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, euskaldunek lasaitasuna behar dute; arreta enpleguan, etxebizitzan, emakumearen berdintasunean jarriko duten erakundeak behar ditu, gure gizartea aurre egin beharrean den iraultza demografiko, teknologiko eta ingurumenekoak dakartzan aukeretan, alegia.

 “Geure eskuetan genuen euskal gizarteri inoiz izan ez duen aukera bat eskaintzeko: mehatxurik eta indarkeriarik gabeko akordioen agertoki bat”, adierazi du euskal erakunde nagusien gobernuetako erantzunkidetasuna azpimarratzean. Idoia Mendiaren esanetan, Euskal Sozialisten jarrera horrek beste akordio batzuk ekarri ditu ondoren. Eta deitoratu egin ditu bai berak, bai Euskal Sozialistek, Nafarroakoek zein Pedro Sánchezek berak oposizioaren aldetik jasan behar izan dituzten erasoak.

Mendiak udaletxeetatik politika egiteari inoiz utzi ez zioten erresistentziako milaka kide izan ditu gogoan, “jasandako jazarpen jasanezina” gorabehera. “Ahalegin zeharo handia ari gara egiten erresistenteen memoria eta duintasuna berreskuratzearren. Eta, batik bat, terrorismoa izanagatik ere Euskadik aurrera egin zezan ahalbidetu zutenen duintasuna kontrajartzen dugu hiltzea erabaki zutenen aldean. Behin ETA amaituta, euren lekukoa hartu dugu: eraikitzeko erresistitu zuten. Orain, guk, elkarbizitzeko eraikitzen dugu”, adierazi du.

Carmen Calvo Gobernuko lehen presidenteordeak, bere aldetik, ekitaldia hauteskundeak aurreratzearen iragarpenaren egun berean burutu izana nabarmendu du. “Idoia da politikaren bermea Euskadin, nazionalismoaren eta ultraeskuindarren tartetik; bera da eguneroko bizitzako arazoei konponbideak eskatzen dituztenentzako erantzuna”, gaineratu du.

“Emakume hau aktibo aparta da; badaki Euskal Herria gobernatzea, gobernatuko duenez, ez dela Euskal Herria iltzez eta giltzez ixtea; aitzitik, gainerako espainiar politikara zabaltzea dela. Idoiaren liburuak politika eraikuntza gisa ulertzen du, eta horixe da Euskal Herriko adiskideek beti egin izan dutena, adiskide guztiek, eta hori egiteagatik erailak izan zirenak ditugu, batik bat, gogoan”, gaineratu du.

Liburuaren aurkezpenean izan dira Adriana Lastra PSOEko idazkariorde nagusia, Santos Cerdán Exekutibo Federaleko koordinatzailea, Meritxell Batet Diputatuen Kongresuko presidentea eta Arancha González Laya, Fernando Grande-Marlaska, Isabel Celaá, Reyes Maroto, Carolina Darias, José Manuel Rodríguez Uribes eta Salvador Illa ministroak, beste batzuen artean.