Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Herri Irratian

Ezinbestekoa da akordioetara zabaltzea Euskadiren berreraikitze ekonomiko eta sozialean aurrera egiteko eta inor atzean ez uzteko

• PSE-EEko idazkari nagusiak Elkarrekin Podemoseko hautagaiari esan dio Euskal Sozialistei inork ez diela finkatuko “indarkeriazko jokabideen aurrean izan beharreko atalase etikoa”
• Idoiaren esanetan, hauteskunde inkestek erakusten duten gorakadak adierazten du “herritarrek aintzat hartzen dutela erakundeetan zentratutako gure eginkizuna”

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigai denak zerbitzu publiko sendoak izateak duen garrantzia azpimarratu du COVID-19aren pandemiak, kasu, eragindako krisi egoerari aurre egiteko orduan, eta ziurtatu du Euskal Sozialisten “kezka nagusia”, egun, zerbitzu publikoak indartzea dela enplegua berreskuratzearekin batera.

 

Pandemia honek agerian utzi du zerbitzu publikoak, sozialistak azken 40 urteetan defendatzen ari garena, oso baliagarriak direla, bizitzak salbatu dituelarik krisi honetan. #InorEzDaAtzeanGeratuko@herri_irratia pic.twitter.com/Perccak6To

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 28, 2020

 

“Pandemia honek agerian utzi du zerbitzu publikoak, sozialistak azken 40 urteetan defendatzen ari garena, oso baliagarriak direla, bizitzak salbatu dituelarik krisi honetan. Horiek modernizatzearen alde egin behar dugu apustu, iraunkorrak eta etengabeko hobekuntzan izango direnak, alegia. Une honetan, krisi honetan galtzailerik izan ez dadin tematuko gara. Mundu guztiari berreskuratu behar diogu enplegua. Zerbitzu publikoak eta enplegua dira lehentasuna”, azpimarratu du.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean, Idoia Mendiak balioan jarri du euskal erakundeetan sozialistek burutu duten lanaren garrantzia, erakundeak “garrantzitsua denera, hots, enplegura, hazkunde ekonomikora eta politika sozialetara” zuzendurik egon zitezen eta jarrai dezaten, saihestu egin dutelarik ”abertzaleak funtsezkoa denetik desbideratuz kataluniar auzian katramilatzeko tentaldian erortzea, bai Eusko Jaurlaritzan, bai aldundietan zein udaletan”.

Burututako lan horren erantzuna, haren hitzetan, atzo EITBk argitaratu zuen bezalako hauteskunde-inkestek islatzen dutena da, PSE-EEk gora egingo duela iragartzen baitu uztailaren 12ko hitzorduan. Mendiak esan du datu hori bat datorrela “Euskal Sozialistengan konfiantza jartzeko den joerarekin”. “Herritarren konfiantza berreskuratzen joan gara azken urteotan, ikusi baitute garrantzitsua denera bideratu izan ditugula egon izan garen erakundeak”, nabarmendu du.

Buruzagi sozialistak azpimarratu du "oso garrantzitsua" izango dela U12ko hauteskundeen ondoren zabalduko den hurrengo legegintzaldia, “ez bakarrik gobernu indartsu bat eta bete-betean arituko den legebiltzar bat ahalbidetuko dituelako, baita legebiltzar horretan politika zehatzei buruz, Euskadik pandemia honetatik irteteko bideari ondo ekin diezaion, gehiengoen arteko akordioak lortzeko gai izan behar dugulako ere”.

Eta erantsi du akordioetarako prestutasun hori dela “behar duguna eta euskal herritarrek merezi dutena” egoera ekonomiko nahiko zail honen aurrean, “etxean soldatarik iristen ez den familia asko" egotea ekarriko baitu.

Hauteskundeen ondoren EH Bildu eta Elkarrekin Podemosekin batera hiruko gobernu bat eratzeko hipotesiaz galdetuta, Mendia kritiko agertu da Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko hautagaiak esandakoarekin, ezker abertzaleak Mendiaren beraren etxebizitzak edo alderdi politikoen egoitzek jasandako erasoen aurrean ezker abertzaleak erakutsi duen irmotasun falta ez litzatekeela eragozpen izan behar hitzarmen handi baterako adierazi baitu. “Onezkoak egin behar ditugulakoan dabil Idoia Mendiari margo gorria bota eta irainak egin dizkiotenean bere etxeko atarian, esanez hori ez dela traba Bildurekin adosteko”, esan du. “Euskal Sozialistak oso argi dugu non den gure atalase etikoa eta gure eskakizun etikoa indarkeriazko jokabideen aurrean; egiazki, oso garbi ditugu horiek, Euskadin azken 50 urteetan ezartzen joan garelako”, gogorarazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak kritikatu egin du Elkarrekin Podemosek hauteskunde-ondoko hitzarmen-proposamenak luzatzea aurretik ideia edo proiekturik aurkeztu gabe. “Ideiaren bat noiz aurkeztuko duten zain gaude, egiari zor ez baitiegu bakar bat ere entzun, ez dakigu zer defendatzen duten. Ideiez hitz egiten da lehenik, eta ondoren datoz akordioak”, ondorioztatu du.