Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Emaitzak PSE-EEren ibilbidea egiaztatzera eta nazionalismoaren alternatiba den proiektu bat ziurtatzera datoz"

1. argazkia
Idoia Mendia en la rueda de prensa | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, azaroaren 10eko hauteskundeen eta 2019an burututako guztien emaitzak berme bat dira Euskal Sozialisten ibilbidearentzat, eta nazionalismoaren alternatiba indartzen dute Euskadin.  “Euskadiko Alderdi Sozialista espazio aurrerakoi batean finkatzen da, edozein tentazio nazionalistatik urrun, herritar guztien mesederako izango diren politikak hitzartzeko konplexurik gabe. Halaxe bermatzen digute aurten burutu diren hauteskundeetako emaitzek, eta ibilbide horretan aurrera egiten segituko dugu lanean. Aurrean duguna kontuan hartuz egingo dugu gainera, nazionalismoa ez bezalako alternatiba bat, propioa, eskaintzeko, lehentasuna aurrerabide ekonomiko jasangarriari, berdintasunari eta justizia sozialari emango diona”, azaldu du.

Idoia Mendiak A10eko emaitzen balorazioa egin du prentsaurreko batean, eta poztu egin da PSOEren garaipenak ateak zabaltzen dizkiolako Espainian “gizarte mailan aurrera egingo duen, autogobernuarekin konpromisoa duen eta bizikidetzan lagunduko duen” Gobernu bat abiarazteko.

 “Halaxe ulertu dute igande honetan Euskadin botoa eman duten 226.000 pertsonek, eta babes sendoa dira gobernuaren alternatiba gisa berresteko, bigarren indar politikoa izaki, egoera nahiko korapilotsuan, abstentzio gehiagorekin eta eremu aurrerakoian lehiakide berri bat dela lortuta”, azaldu du. Zailtasunak zailtasun, Mendiarentzat PSE-EEk apirilean jaso zuen portzentaje bereko babesa sendotu du, baita Bizkaian ere, Más País aurkezten zen arren. “Era homogeneoan egin dugu, gainera, hiru lurralde eta hiru hiriburu euskaldunetan. Eta garaipena errepikatuz lortu dugu, halaber, Gasteizen, Barakaldon, Irunen edo Portugaleten, populazio gehien biltzen den eremuetan, hain zuzen”, azpimarratu du.

Euskal buruzagi sozialista Voxen gorakadaz ere aritu da: “2019 honetan Espainia osoan gertatu den ezer ez zaigu arrotz. Eskuin muturrak, gaur egun, ez du aukerarik Euskadin. Eta inoiz izan ez dezan jarraituko dugu lanean sozialistok. Baretasuna, aurrerapena, aniztasuna eta bizikidetza ekarrita egingo dugu. Horretan sinesten dugu, eta horrek ematen die segurtasuna herritar guztiei. Lagundu egingo dion Espainiako Gobernu bat behar du euskal gizarteak, eta horretara deiturik daude igande honetan hautatutako 18 diputatuak.