Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Herri Irratian

Idoia Mendia: “Nazioarteko erakundeek eta EBk bitartekoak jarri behar dituzte krisiaren ondorioak ez daitezen izan 2008koak bezalakoak”

• PSE-EEko idazkari nagusiak autonomoek “pertsianak igotzeko” dituzten zailtasunez eta emakumea lan munduan sartzeko prozesua geldiarazteko arriskuaz ohartarazi du.

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, nazioarteko erakundeen eta Europar Batasunaren laguntza eskatu du covid-19ak eragindako egoera ekonomikoaren ondorioek milaka langile eta autonomoen enplegua arriskuan jartzea edo emakumea lan munduan txertatzea bezalako aurrerapenak gelditzea eragozteko, edota sumatu ezin diren ondorioak izan ditzaken krisi finantzario batean ez bukatzeko.

 

Nazioarteko erakundeek bitartekoak jarri behar dituzte krisi hau finantza-krisi batean bihurtzea eta 2008koa bezalako ondorioak izan ez ditzan eragozteko.
Erantzuna eman beharra dago zailtasunetan diren guztiei. Inor ezin dugu atzean utzi.#AhoraTocaLucharJuntos pic.twitter.com/Sunq6A2tn6

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 7, 2020

 

“Nazioarteko erakundeek bitartekoak jarri behar dituzte krisi hau finantza-krisi batean bihurtzea eta 2008koa bezalako ondorioak izan ez ditzan eragozteko. Autonomo askok ezingo dute pertsiana altxatu, eta beste hainbatek zailtasun franko izango dute. Erantzuna eman beharra dago emakumeen egoerari, etxeko zainketen pisua geure gain hartzen baitugu sarritan; hezkuntza jarduerara nola itzultzen den konpondu beharra dugu... Gai asko daude mahai gainean", azaldu du.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean, Idoia Mendiak gogoratu du behin-behinekotasuna eta prekaritatea direla lan merkatuaren ezaugarriak, eta “konpondu gabeko auzi bat” dela hori. Lan eskubideak bermatuko dituen eta autonomo faltsuen fenomenoari amaiera emango dion Langileen Estatutu bat eskatu du, eta egungoa bezalako aldaketa-aroan iraultza teknologikoak eta digitalak jaso dezaketen bultzada aipatu du.

Alarma egoera ezartzeari buruz, Pedro Sánchezen Gobernuak Diputatuen Kongresuan baliozkotzea lortu eta gero, Idoia Mendiak esan du egun garrantzitsua izan zela atzokoa, erabakia koronabirusaren aurka “arrakasta izateko giltzarri" delako. Eta gaineratu du ez duela ikusten herritarren mugimenduen murriztea ekarriko duen beste mekanismorik. “Ez da bistatik kendu behar neurri horien helburua, mugikortasuna da arriskurik nabarmenenetakoa kutsatzeko. Mahai gainean jarri ahal bada probintzien arteko mugikortasuna eragotziko duen arau bat kutsapenak kontrolatzeko, jar dadila orduan. Baina nik ez dut zure herritik irtetea eta zure probintziatik irtetea eta Castrora edo Harora joatea eragotziko duen beste tresnarik ikusten. Herritarrek ahalegin itzela egin dute, eta ezin dugu hori hankaz gora bota”, azpimarratu du.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak PPri “etengabe hauteskundetan” egotea leporatu dio, eta alderdiaren interesa lehenetsi izana gizarte osoaren ongizatearen aurretik. “Lanari ekin beharra dago, horrek ez du kritika baztertzen, baina hiritargoa ezin dute arriskuan jarri. PP noraezean dabil. Galdu egin du bere ardatz izan behar litzatekeena, hots, gobernuaren alternatiba izatea”, zehaztu du.

Eta esan du Ciudadanosen eta EAJen aldeko botoek “Gobernuak arrakastaren bidetik jarraitzeko duen gaitasuna” erakusten duela birusaren aurkako borrokan. “Gobernuak landu zuen, eta adostu nahi izan zutenek ateak zabalik aurkitu zituzten”, azaldu du.

EAJren jarrerari buruz, Idoia Mendiak aitortu du harritu egin dela alarma egoeraren gainean lehendakariaren planteamenduak entzutean, eta adierazi du Pedro Sánchez presidentearekin eta Teresa Ribera presidenteordearekin izan dituen elkarrizketetan beti egon dela aurrean Espainiako Gobernuaren borondatea deskonfinamenduari kogobernantzatik hel dadin. “Adostasun eremu bat zegoen EAJrekin”, adierazi du.

Horrez gain, presidenteen konferentziako bilkuren aurretik burutzen den lana nabarmendu du, eta,  hala, ukatu egin du Gobernuak euren irizpideak ezarri nahi izan dizkienik erkidegoei. “Jendeak ikusten duena daki, baina horren aurretik aste barruan egindako lan handia dago. Ministerio bakoitzak hamaika kontaktu ditu erkidegoekin, aldebikoak zein alde anitzekoak”, arrazoitu du.