Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Indartsuenek, diru gehien irabazten dutenek, diru-ekarpen handiagoa egin beharko dute”

1. argazkia
Idoia Mendia durante la entrevista en Radio Popular | FOTO: Socialistas Vascos

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak gaur zerga-politikari buruz hitz egitean esan du “indartsuenek, diru gehien irabazten dutenek, diru-ekarpen handiagoa egin beharko dutela”. Horrez gain azaldu du zergen inguruko abiapuntu horrek “pertsonentzat nahiz enpresentzat” balio duela.

“Euskadin, beti eman diegu balioa zerbitzu publikoei eta koltxoi sozialari (eskubideak handitzeari esker sortu ditugu horiek), baina zerbitzu publiko horiek izan nahi baditugu, zerbitzu horien pareko zergak izan behar ditugu. Danimarka bezalakoa izan nahi badugu, hango zergen mailara hurbildu beharko dugu” esan du Radio Popularren eginiko elkarrizketa batean.

Euskadiko aurrekontuei (gaur onartu ditu Eusko Jaurlaritzak) eta gizarte-laguntzei buruzko eztabaidari dagokienez, Idoia Mendiak adierazi du alderdi batzuek auzi hori “abantaila atera nahian” erabili dutela; izan ere, uste du zerbitzu publikoak ez direla inbertsioak, gastuak baizik. “Etorkizuneko belaunaldiei bermatu egin behar zaie pentsio duinak izango dituztela, behar izanez gero laguntzak jasoko dituztela, osasun-zerbitzua ziurtatuta izango dutela, eta haien seme-alabek kalitate-maila handiarekin ikasi ahal izango dutela aukera-berdintasuna zaintzeko” azaldu du.

Aurrekontuak direla eta, gainera, kalitateko enplegua lortzeko eginkizuna azpimarratu du. “Aberastasuna sortu behar dugu, ondoren banatzeko, eta enpresa-egiturak (horixe baita benetan enplegua sortzen duena) esparru pribatuan soldata duinekin aukera berriak sortu ahal izateko” nabarmendu du.