Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: «Unidas Podemoseko zuzendariek ez dute serio hartzen herrialde hau»

1. argazkia
Idoia Mendia en Onda Vasca | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak ziurtatu duenez, Unidas Podemoseko zuzendariek ez dute ulertzen espainiar gizarteak zer duen jokoan Pedro Sánchezen inbestidurarekin eta posible den gobernu bakarra abian jartzeko aukerarekin. «PSOEk ahalegin handiak egin ditu eta Unidas Podemosek ez du jarrera aldatu: Ez gara edukiez arituko baldin eta zuek ez baduzue bermatzen Gobernuaren parte izango garela. Baina horretarako alderdi serioa izan beharra dago, eta egin duten ibilbidea ikusirik, erakunde gertuenetan nola aritzen diren ikusirik, uste dut alderdi horrek ez duela serio hartzen herrialde hau», adierazi du.

Idoia Mendiak, Onda Vascako Euskadi Hoy irratsaioan eginiko elkarrizketa batean, esan duenez, erabilgarriak direla frogatu behar dute alderdiek, eta zalantzan jarri du Unidas Podemosen ibilbidearen arabera ezin dela ondorioztatu beren arduradunek hori argi dutenik. Bestalde, azaldu duenez, Pedro Sánchezek ez ditu hauteskundeak errepikatu nahi; akordio bat egin eta Gobernu aurrerakoia abian jarri nahi du, aitzitik. «Eta PP zein Ciudadanos erantzuleak dira ere bai. Ahoa betetzen zaie Espainiaz hizketan aritzean, baina erabakigarriak izan behar direnean ez dute aukerarik ematen Gobernua ahalbidetzeko politika eraginkorrik egiteko», adierazi du.