Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren 8. kongresua

Idoia Mendia: «Erakundeetan egindako akordioek ekonomiaren eta enpleguaren hazkundeari lagundu diete»

1. argazkia
Idoia Mendia interviene ante el Comité Nacional del PSE-EE, en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak gaur esan du sozialistek erabaki ona hartu dutela aro berri bati hasiera ematearen inguruan, herritarrei onura dakarkielako eta egonkortasunerako bermerik onena delako. Gainera, egonkortasun horri esker, egoera ekonomikoak kalitatezko enplegua sortzeko eta berdintasuna eta kohesio soziala bilatzen duten politika aurrerakoiak egiteko aukera emango du.

«Sozialisten erabakiak ekonomiaren hazkundeari eta enpleguari lagundu die, eta bete-betean asmatu dugu hura hartzean, iraganeko akatsak berriz egiteaz salbuetsi baitu Euskadi. Gure gobernuak denontzako aritzen dira, salbuespenik gabe, programa ezagun eta gardenen bidez. Eta gai izan gara euskaldunen bizitzan eragin handia duen testuinguru politiko eta soziala sortzeko», azaldu du Euskal Sozialisten Batzorde Nazionalaren aurrean, Bilbon.

Idoia Mendiak gogorarazi duenez, Aurrezki Kutxen Fundazioaren (Funcas) hazkunde-aurreikuspenen arabera, Euskadi autonomia-erkidegoen lehen postuan egongo da 2019an. «Adituek diotenez, datu onak ditugu, gure industria sendoa delako, gehiago esportatuko dugulako eta tirada handiko turismoa dugulako. Baina, analista guztien arabera, faktore erabakigarri bat dago hazkundearen zifrak lortzeko: egonkortasun politikoa», azaldu du Euskal Sozialisten Batzorde Nazionalean, Bilbon.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak EAJri kritikatu dio, autogobernuari buruz egin duen proposamena dela eta. «Ez nau kezkatzen nazionalistek beren tesi nazionalistak babestea. Haiek jakingo dute ahaleginak merezi dien. Euskal gizarteari, ez. Dakizuenez, gure proiektua oso ezberdina da. Kezkatzen nauena da EAJk elkarbizitzaren eta aniztasunaren funtsak kolokan jartzen dituzten apustuak egitea. Duela hamalau urte amildegiaren ertzera eraman gintuen egoerara agian berriz eramango gaitu EAJk, horrek kezkatzen nau», adierazi du.