Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: «Instituzioek gizartearen aurrerapenaren eta kohesioaren alde jo dute gu erabakigarriak izan garen tokietan»

1. argazkia
Idoia Mendia interviene en el Comité Nacional | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak esan duenez, euskal instituzioek ez dute erabakirik hartu elkarbizitza arriskuan jartzen duenik, eta hori udaletan, aldundietan eta Eusko Jaurlaritzan egindako akordioei esker izan da. Bestalde, instituzioen ekintza politikoa gizartearen aurrerapenaren eta kohesioaren alde bideratu dira.

«Sozialistok bete dugun paper horri esker, gaur udal- eta foru-gobernuak zein Euskadikoa ez daude kutsatuta kataluniar gatazkarekin. Sozialistoi esker, erabakigarriak ginen instituzio guztietan ez da erabaki baztertzailerik hartu, ez eta elkarbizitza arriskuan jartzen duenik ere. Guri esker, aurrerapeneko eta kohesioko neurrien alde jo da. Hori da gure balio handia, beste inork eskaini ahal duena», azaldu du.

Idoia Mendiak, hauteskundeetako emaitzak aztertze aldera Bilbon bildu den PSE-EEren Batzorde Nazionalaren aurrean agerraldia egin duenak, hurrengo udal- eta foru-legealdiari begira, sozialistak akordioen parte ez diren testuinguru politikoa imajinatzeko iradoki du. «Euskal politika bestelakoa izango da, une honetatik aurrera, PSE-EE akordioaren eta elkar ulertzearen politikak finkatzen dituzten bidetik at utzi nahi badute. Eta hori ulertzen ez dutenak ondorioen erantzule izango dira», esan du.

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak azpimarratu egin du hauteskundeetako emaitzek emandako abala eta azken hauteskundeetan eskuratutako botoen goranzko joera goraipatu du. «Euskadin bidea ireki diogu behin betiko gure apustu politikoari, instituzioen agenda jendearen kezketan ardazteko ezberdinen arteko akordioarenari; eta beste indar politiko batzuek bere gain hartu dute guri esker», adierazi du.