Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Erasoa

Idoia Mendiak deitoratu egin du “oraindik intoleranterik eta iraganaren nostalgikorik egotea” eta ezker abertzaleari “irmoago” aritzeko eskatu dio erasoen aurrean

• PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, “jauzi kualitatiboa" da erasotzaileak “pintaketak egoitza batean egitetik etxebizitza partikular batean egitera pasatzea”

1. argazkia
Idoia Mendia valora el ataque sufrido sufrido en su vivienda.| Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendiak, PSE-EEren idazkari nagusi eta lehendakaritzarako hautagai denak, deitoratu egin du gaur “garai berri batean geundela uste genuen arren oraindik gure bizitzetatik joan ez den jende intolerante eta iragan-minekorik egotea”, eta ezker abertzaleari eskatu dio “irmoagoa” izan dadila erasoen aurrean.

 

Atzo nire etxeari eraso egin ziotenek, eta alderdi politikoen egoitzei eraso egin izan dietenek, jakin behar dute ez dutela inongo alderdi politikoren babesik Euskadin.
Ezker abertzaleak erantzukizun morala du mota horretako ekintzen aurrean. Irmoago izan behar du eta errotik moztu behar ditu pic.twitter.com/xTnQmJIbss

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) May 20, 2020

 

Buruzagi sozialistaren iritziz, zeinaren etxebizitzari egin baitiote bart gauean eraso pintura gorriarekin eta “hiltzailea” hitza zeramaten paskinekin, “jauzi kualitatiboa” da erasotzaileak “pintaketak egoitza batean egitetik etxebizitza partikular batean egitera pasatzea”. “Begibistakoa da jauzi kualitatibo baten aurrean gaudela zure etxebizitzara, zure egunerokotasunera eta zure familiarengana datozenean; erasoak zure familiari eragiten dio, eta zeure inguruari, zeure etxekonekoei eragiten die”, adierazi du. Etxebizitzaren eraikineko auzotar bat izan zen, hain zuzen, Idoia Mendiari gertatutakoaren berri eman ziona.

Ezker abertzaleari “irmotasun handiagoa” eskatu dio PSE-EEko idazkari nagusiak. “Bere hautagaiak, Maddalen Iriartek, ekintza hauek soberan daudela esan zuen atzo; ez da soberan daudelako; egiazki, ez dira gertatu behar. Ezker abertzaleak, gainera, erantzukizun morala du jardueran horien gainean, eta irmo jokatu beharko luke, errotik moztuz era horretako jokabideak. Jende horrek jakin behar du ez duela inongo alderdi politikoren babesik Euskadin, inorenik ez", erantsi du.