Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Osasun eta ekonomia larrialdiaren irteerak ez du konponbide nazionalistarik; ezkerretik eta lankidetzatik izango du konponbidea”

•PSE-EEko lehendakarigaiaren esanetan, “guk bakarrik berma dezakegu joera sozialeko Eusko Jaurlaritza baterako ziurtasuna, sektakeriatik eta kontsulta imintzioetatik urrundurik izango dena”
• Salvador Illa Osasun ministroak Euskal Sozialistak jarri ditu “kemenaren, bizikidetzaren eta politikarako zentzu baliagarriaren eredu”

1. argazkia
Idoia Mendia con el Ministro Salvador Illa y Eneko Andueza. | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendiak, PSE-EEko idazkari nagusi eta Lehendakaritzarako hautagai denak, uko egin dio gaur ikuspegi nazionalista batetik heldu ahalko zaionik Covid-19ak eragindako krisiaren irteerari, eta esan du akordioa eta lankidetza direla Euskadiren berreraikuntza lortzeko modu bakarra. “Osasun eta ekonomia larrialdiaren irteerak ez du konponbide nazionalistarik; ezkerretik eta lankidetzatik izango du konponbidea, sekula ere ez konfrontaziotik eta ezegonkortasunetik”, azaldu du.

Idoia Mendiak ekitaldi politiko batean hartu du parte Donostian Salvador Illa Osasun ministroarekin batera, eta balioan jarri du osasun-sistema, gaineratuz horren kudeaketarako ez dela gauza bera “batzuk edo bestek gobernatzea, eskuinak edo ezkerrak gobernatzea”. “Hau bai, hau politika kontua da, ideologia kontua da, ezkerrekoena eta eskuinekoena, aurrerakoiena eta kontserbadoreena, sistema publikoa indartzearena edo ahultzearena. Politika hutsa da osasungintza publikoa, inork ez ditzala engaina herritarrak; ez da asistentzia soziala, herritarren eskubide sozial bat da, funtsezko eskubidea, gainera”, adierazi du.

Ildo horretan, esan du soilik ezkerretik, sozialisten bototik indartu ahalko dela Osakidetza, “bertako profesionalei egonkortasuna emanez inor, batik bat gure adinekoak, artatu gabe gera ez daitezen”. “Hori da etorkizunerako eta aurrerapenerako eredua, eta sozialistok ditugu hori lortzeko konponbideak”, azpimarratu du. Hori dela eta, esan du ez dela berdina “botoa batzuei edo besteei ematea", eta eskubideak hedatzeko “sozialisten konpromisoa” nabarmendu du. Gu gara bermea Euskadi krisi honetatik, akordioekin eta neurritasunean, ateratzeko”. “Mundu guztiak daki gure eskuetan dagoela Euskadirentzako egonkortasuna eta aurrerabidea; gu gara joera sozialeko Gobernu baterako ziurtasuna, guztion arteko aurrerapenarekin eta sektakerietatik eta kontsulta imintzioetatik urrunduta izango dena, igorri ahal duten bakarrak”, esanez amaitu du.

Salvador Illa ministroak eskerrak eman dizkio Euskal Sozialistak erakundeari “urtetan Euskadiren eta Espainiaren alde egindako lanagatik; kemenarekin, bizikidetzaren aldeko apustu eginez eta politikaren zentsu baliagarria erabiliz egina, gainera”, eta esan du horri esker Kataluniako sozialistek izan dutela non begiratu ispilu gisa.

Eneko Anduezak, bere aldetik, Salvador Illari Covid-19aren krisian egindako kudeaketagatik eskerrak emanez ekin nahi izan dio mintzaldiari. Esan du “zortea” izan dela Osasun Ministerioaren buruan bera bezalako pertsona bat egotea, "lanerako gaitasuna, erantzukizuna eta erabakietan asmatzea erakutsi" izan duena, eta zer gerta zitekeen galdetu du bere ordez Ana Mato PPko ministro ohia egon izan balitz pandemia garaian ministerioa zuzentzen.

EH Bildurekin akordiorako edozein aukerari ukoa adierazten dien Idoia Mendiaren hitzak ere aipatu ditu, eta poztu egin da jeltzaleen artetik gizarteari helarazten ari ziren “beldurraren” mezuaren "zirkuitulaburra eten” izanagatik, mezuak baitzion sozialistek EH Bildurekin gobernua eratuko zutela. Anduezak ziurtatu du sekula ez dietela “abentura subiranistei” babesik emango, eta ez direla eskutik joango “Espainiarekin hausteko proiektuak aldezten dituztenekin”.