Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Europa koronabirusaren aurrean

Idoia Mendia: “Covid19aren krisiari eman zaion erantzun bateratuarekin herritarrek berreskuratu egingo dute EBarekiko konfiantza”

Eider Gardiazabal europarlamentariarekin Instagram bidez izan duen solasaldian, PSE-EEko idazkari nagusiak “berri zoragarria” iritzi dio Eurotaldeak pandemiaren ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko onartu duen 540.000 milioi euroko erreskate-planari.

1. argazkia

Idoia Mendiak, PSE-EEko idazkari nagusiak, Europako herrialdeek Covid 19aren krisiari eman dioten “erantzun bateratuaren” garrantzia azpimarratu du, Eurotaldeak pandemiaren ondorioei aurre egiteko onartutako 540.000 euroko erreskate-planean gauzatutakoa.  Bere iritziz, “berri zoragarria” da akordio hori, eta “herritarrek europar erakundeetan duten fedea berreskuratzen eta EBko kide izatea oso positiboa dela ikusten” lagunduko du. “Brexitak irekitako zauriak ixten lagunduko du eta erakutsiko du Batasuna merkataritza- eta ekonomia-akordio bat baino zerbait gehiago dela, herritarrak babesten dituen batasun politiko bat dela, herritarrak babestera zuzenduta dagoela", gaineratu du.

Bart gauean Eurotaldeak #Covid19-aren krisiari emandako erantzun bateratuarekin herritarrek berreskuratu egingo dute EBarekiko konfiantza.

2008ko krisian ez bezala, azkar erantzun zaio oraingoan. Berri zoragarria da.#OrainElkartutaBorrokatzeaDagokigu pic.twitter.com/rvDGrKKTDy

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) April 10, 2020

 

Instagram bidez Eider Gardiazabal europarlamentariarekin Europak krisi honetan duen egitekoa aztertzeko izandako solasaldi batean, buruzagi sozialistak aipatu erreskate-planaren garrantzia azpimarratu du, “koronabirusaren kontrako borroka honek, konfinamendu honek eta autonomoei, enpresaburu txikiei eta, oro har, merkataritzari hainbeste kalte egiten ari den geldialdi ekonomikoak utziko digun ondorio ekonomiko eta sozialei aurre egiteko”.

Ildo horretan, gogoratu du Espainiako Gobernutik ”Covid 19aren ondorioei aurre egiteko Europar Batasuneko mailako plan baten beharra” aldeztu izan dela. “Ezinbestekoa zen Europak erantzun bateratu bat ematea. Etsipen handia hartutakoak gara EBrekin 2008ko krisian, ematen jakin zuen erantzun bakarra austeritatea eta austeritatea izan zelako, eta krisiaren efektuak azkenean betikoen bizkar joan zirelako, hots, jende xumearen bizkar”, hitz horiekin gogoratu izan du oraingo honetan izandako jarrera aldaketaz poza adierazten zuen bitartean.

Eider Gardiazabalek ere, Europako Talde Sozialistan Aurrekontuen arduradun denak, egungoa bezalako krisi baten aurrean Europako Batasunak duen garrantzia azaldu du, eta nabarmendu du Eurotaldearen akordioak frogatzen duela "Europa hor dagoela behar denean, herritarrei babesa eta lasaitasuna emateko”. Akordioa hori horren azkar lortu izana ere nabarmendu du, “lau aste eskasetan erreskaterako neurrien paketea aktibatzea lortu dugulako".