Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Herri Irratian

Idoia Mendia: "Jendeak itxaropena behar du eta Espainiako Gobernuak itzularaziko dio hori”

Pedro Sánchezek Estatutuarekin duen konpromisoa eta Carolina Dariaren jarrera azpimarratu ditu PSE-EEko idazkari nagusiak

1. argazkia
Idoia Mendia, durante la entrevista en Radio Popular.| Foto: Socialistas Vascos

🌹@IdoiaMendia: “Jendeak itxaropena behar du eta Pedro Sánchezen @sanchezcastejon Gobernuak itzularaziko dio hori. Pentsiodunek KPIarekin bermatuta ikusiko dituzte euren pentsioak, eta sistema publikoa blindatu egingo da.” #IdoiaEnRadioPopular pic.twitter.com/kG31DqKB2h

— Euskal Sozialistak (@socialistavasco) February 4, 2020

 PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, azpimarratu du Alderdi Sozialista buru duen Espainiako Gobernuak itxaropena itzularazi diela pentsionistak bezalako kolektiboei, badakitelako sistema publiko baten bermea izango dutela, edota milaka langileei, gutxieneko soldataren igoerak onurak ekarriko dizkietelako. Legegintzaldiaren abiatzea, buruzagi sozialistaren iritziz, berri ona da beste alor batzuetarako ere, trantsizio ekologikorako, kasu. Horri buruz, trantsizio hori neurri batzuez lagunduta egongo da, Herri Irratiari elkarrizketa batean esan dionez, industriak prozesu hori bere gain hartzea ahalbidetuko dutenak, jardueran eta enpleguan nahi ez den eraginik sortu gabe.

“Jendeak itxaropenaren beharra du eta Gobernu honek itzularaziko dio. Eta itxaropena ez bakarrik erakundeetan, hori jada lortu genuen zentsura-mozioarekin. Pentsionistak eta sistema publikoaren blindatzea gogoan ditudala ari naiz, bermatu beharra daude-eta oraingo pentsioak, baina baita etorkizunekoak ere, neure seme-alabek pentsioen sistema publiko bat izan dezatela nahi dut. Eta beste urrats batzuk ere baditut gogoan, gutxieneko soldataren igoera, esate baterako, hemen, Euskadin, hainbat jenderi eragiten diena”, azaldu du.

Gernikako Estatutua osatzeko burutzeke dauden eskualdatzeei buruz, Idoia Mendiak esan du hori PSE-EEren aldarrikapen bat dela, Eusko Jaurlaritzaren akordioan gauzatua dagoena, eta Lurralde Politikarako ministroarekin, Carolina Darias sozialistarekin, izandako hartu-emanetatik ondoriozta dezakeela “lana aurreratuta” dagoela hainbat gaitan. Halaber, Pedro Sánchez presidenteak “transferentziekin orain arte egin ez ziren urratsak” eman dituela azpimarratu du, horretarako egutegi bat onartuta.

“Pedro Sánchezen aurreko bat eta ondorengo bat dago, aurreko gobernuetako batek inoiz ez zuena egin du, transferentzien egutegi bat onartzea. Niri oso ausarta iruditzen zait bera, oso konpromiso handikoa, Pedro Sánchez lurraldeekin, Euskadiko autogobernuarekin eta Gernikako Estatutua betetzearekin engaiatutako presidente bat delako. Egun, egutegi hori eguneratzen saiatuko dira bilera batean Erkorea [sailburua] eta nire adiskide Carolina [Darias]. Harekin hitz egin dudalako dakit hori, eta badakit ere ministroa engaiatuta dagoela transferentzien prozesuari. Horietako asko oso aurreratuta daude, eta hemendik ez askora lehen pakete bat izan dezakegu”, azaldu du.

Euskal erakundeen egonkortasuna, PSE-EAJ koalizio-gobernuan oinarritua, izan da PSE-EEko idazkari nagusiak elkarrizketan heldu dion beste gaietako bat. Baina, nik, aztertzera gera gaitezen nahi dut zer bide hartu izango ote zuen herri honek ez bagenu Euskal Gobernuan konpromisoa hartu eta lanean aritu izan garen lasaitasuna eta egonkortasuna ez bagenu eskaini”, esan du.