PSE EUSKADI: Berriak: Idoia Mendia: "Euskadin frogatu dugu akordioak egiteko gai garela, eta, horri esker, lan egin dezakegu susperraldia poltsiko guztietara iristeko"
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: "Euskadin frogatu dugu akordioak egiteko gai garela, eta, horri esker, lan egin dezakegu susperraldia poltsiko guztietara iristeko"

PSE-EEren idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, nabarmendu duenez, sozialistek Euskadin frogatu duten "akordiorako gaitasunari" esker, bertako erakundeek euskal gizarteak eskatzen duenari erantzuna emateko aukera dute; adibidez, susperraldi ekonomikoa poltsiko guztietara iristeari eta hori kalitatezko enplegu bihurtzeari

Idoia Mendiak, Onda Vasca irratian egindako elkarrizketa batean, egoera hori alderatu du Kataluniakoarekin. Konfiantza du Katalunian zentzutasuna gailenduko dela, eta bata bestearen aurka dauden bi bloke politikoek "elkarrekin eraikiko dutela". Eta, horretarako, beharrezkotzat jo du Generalitata legearen eta Konstituzioaren ordenaren barruan mantentzea.

Bestalde, Euskal Sozialisten idazkari nagusiak babestu du "gure belaunaldiari dagokiola Konstituzioa garai berri honetara egokitzea". Horrez gain, Estatutuaren erreformari dagokionez, gogora ekarri du PSE-EEk beti defendatu izan duela erreforma ahalik eta adostasun-maila handienarekin eta legearen barruan egin behar dela.