Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #OrainBai

Idoia Mendia: “Eskuinaren piztia hibernatzen zegoen, PPk eta Ciudadanosek eskaini dioten aukeraren zain”

Cristina González: “Sasoia da arte-hartzea murriztearen, abstentziora gonbidatzearen, boto-emaile progresistak gogaitzearen alde egiten duten eskuinak bazter batera uzteko”

1. argazkia

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, esan du eskuinaren piztia hibernatzen egon dela hainbat hamarkadaz, “PPk eta Ciudadanosek eskura jarri dioten aukeraren zain”, eta igandean PSOEri bozkatzea eskatu du Gobernu egonkor bat, “frankismoaren nostalgikoen itxaropenei amaiera emango diena”, lortzeko.

Mendiak ohartarazi du ezin dela “zoriaren esku utzi Voxek eta enparauek erabaki dezaten zer egin lan eskubideekin, zerbitzu publikoekin, emakumeen berdintasun eta askatasunarekin”. “Ezin dugu halabeharraren edo bakoitzaren umorearen esku utzi politika publikoen egonkortasuna, trantsizio ekologikoa, bizikidetzarako proiektua. Ezin gara ibili arrisku horrekin”.

Hau izan dela “kanpainarik laburrena, baina gezur gehienak pilatu izan direna” esan du, baita. Gogora ekarri du Gasteizen burututako ekitaldi batean Pedro Sánchezek nola azaldu zuen ez zuela “inolako gobernu-akordiorik bultzatuko genero-indarkeria, berdintasuna edo demokraziaren historia hutsaltzen oinarritutako inolako gobernu-akordiorik, eskuinek ari ziren bezala”.

“Beste guztiek titular bat ez zekiela egiak hondatu erabaki dute, eta egiarik gabeko titularrak egitera eman izan dira”. “Gu gara gezurrik esan ez dugun bakarrak, espekulazioetan denborarik galdu ez dutenak. Zer egingo dugun esaten ari gara”, esan du.

Arabar sozialisten idazkari nagusiak, Cristina Gonzálezek, esan du datorren igandea izango dela Espainiak behar duen Gobernu indartsua izateko bozkatzeko eta "parte-hartzea murriztearen, abstentziora gonbidatzearen, boto-emaile progresistak gogaitzearen alde egiten duten eskuinak bazter batera uzteko” unea.

Laudion Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren parte-hartzearekin burututako ekitaldi politiko batean, Cristina González, arabar sozialisten idazkari nagusia, Voxeko buruak pasa den astelehenean izan zen eztabaidan erakutsitako jardunaz aritu da, eta esan du "matxismoa, arrazismoa, ezberdinarekiko gorrotoa zeriola, zenbait erkidegoetan gobernukide dituztenak txintik esaten ez zuten bitartean; Casado eta Riverak ez zuten txintik esaten horren aurrean, eta horrek bai jartzen duela dardaraz edozein demokrata”.

Gonzálezek herritar guztiak gonbidatu ditu botoa ematera. “Botoa emateak ez du nekerik sortzen, botoa emateak askatasuna sortzen du, boterea ematen die herritarrei eta euren erabakien jabe egiten ditu”, baieztatu du.

Gonzálezen esanetan, sozialistek herritarren botoa eskatzen dute Gobernu indartsu bat lortzeko, ez dena “Casadoren zabukaldien, Riveraren sektarismoaren, Iglesiasen diruzalekeriaren, Abascalen malenkonia franskistaren, Torraren erradikalismoaren eta Ortuzarren koherentzia-ezen" mende izango.