Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Onda Vascan

Idoia Mendia: «Iglesiasek alde batera utzi behar ditu gai pertsonalak, eta akordio bat egin behar du inbestidura aurrera eramateko»

1. argazkia
Entrevista a Idoia Mendia en Onda Vasca | Foto: Socialistas Vascos

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak Unidas Podemosi eskatu dio PSOErekin jesartzeko, gobernu-programari buruz hitz egiteko, ez berriz, «gai pertsonalei» buruz. Horrez gain, adierazi duenez, Pablo Iglesiasen alderdiarekin akordio bat egitea da inbestidurarik arrazoizkoena Pedro Sánchezentzat, alderdi biek diagnostiko berdina egin dutelako eta hainbat gairako konponbideak partekatzen dituztelako. Idoia Mendiak Unidas Podemosi eman dio inbestiduraren erantzukizuna, eta, esan duenez, horiek ez daude EH Bilduren jarreraren eraginpean.

«Aditzera eman behar da jesarri eta akordioak egin behar ditugula, ez berriz, gai pertsonalez aritu, eta, uste dudanez, Unidas Podemosen arduradunek hori ulertzea garrantzitsua da, hauteskunde-taktikekin ari direla dirudi eta. Programa bat adostuko dugu, eta inbestidura aurrera atera ere bai», azaldu du.

Idoia Mendiak arreta deitu du nazioartean bizi den egoerari eta horrek ekonomiari dakarzkion ondorioei buruz, eta ezinbestekotzat jo du Espainiak gobernua izatea ahalik eta azkarren. «Pedro Sánchezen inbestidurarako haratago begiratu behar du Pablo Iglesiasek, antzaz, 2016an antzera begizta batean sartu denak. Pedro Sánchez kezkatuta dago, ulergarria denez, Espainiak ezin duelako denborarik galdu eta bitartekotasunarekin jarraitu. Gauza asko daudelako jokoan, herrialdearentzako garrantzitsuak direnak. Merkataritza-gerra dago Txinaren eta Amerikako Estatu Batuen artean, eta hori eragina izaten ari da Espainiako industrian, gure nazioartekotzean, gure lehiakortasunean... Eta, aldi berean, Europar Batasunaren Gobernua osatzen ari da. Gobernua behar dugu, bere osotasunean arituz. Orain egin behar dugu ahalegina», azaldu du.