Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #U12 hauteskundeak

Idoia Mendia: “Gaur, hauteskunde hauetan, Euskadiren etorkizuna da jokoan; bihar ja berandu izango da”

• Lehendakarigaiak parte hartzera animatu du osasungintzaren kalitatea eta susperraldi ekonomikoa gisako horren kontu garrantzitsuak direnetan erabakitzeko

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEko lehendakarigaiak euskaldunei botoa ematera joateko dei egin die gaur, erkidegoko hauteskunde egunean, osasungintzaren kalitatea, eskola publikoa edo susperraldi ekonomikoa bezalako horren gai garrantzitsuei buruz erabakitzeko, eta gaurko hauteskunde egunean osasun aldetik Euskadin izango diren bermeak azpimarratu ditu.

 Gaur, hauteskunde hauetan, Euskadiren etorkizuna da jokoan; bihar ja berandu izango da.

Horregatik, hauteskunde hauetan parte hartzera animatu nahi dut, osasun-sistemaren kalitatea edo susperraldi ekonomikoa bezalako gai horren garrantzitsuei buruzko erabakia norabidetuko dutelako.#12J #U12 #elecciones pic.twitter.com/9nf2nqqpHa

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) July 12, 2020

“Erabateko bermea dago bozkatzeko lekuan eta herritarrei dei egin nahi diet botoa ematera joan daitezen eta etorkizuneko Euskadi nolakoa izan nahi duen erabaki dezaten. Gaur Euskadiren etorkizuna da jokoan, bihar ja berandu izango da. Horregatik, herritar guztiei dei egiten diet parte hartu dezaten eta erabaki dezaten nolako Euskadi nahiko duten euren seme-alaba eta bilobentzat, osasun-sistema publiko indartsu batekin, eskola publiko sendo batekin eta etorkizuneko pandemiei aurre egiten eta krisi honetatik indar handiagoz irteten lagunduko diguten zerbitzu publikoekin”, esan du Bilboko Miguel de Unamuno Institutuan botoa eman ondoren.

Komunikabideetako jendearen galderei erantzunez, Euskal Sozialisten idazkari nagusia pozik azaldu da pasa den ostiralean amaitu zen hauteskunde kanpaina nola joan den ikusita. “Kanpaina apur bat ezberdina izan da, baino sozialistok egitera etorri garena egin dugu, hau da, pandemiak utzi digun krisitik irteteko gure proposamenak azaldu ditugu. Oso garrantzitsua da lehentasunak garbi izatea hurrengo hilabete eta urteetan, krisi honetatik irteteko eraren mende egongo baita datozen belaunaldien etorkizuna. Hori dela eta, guk datorren legegintzaldiaz harago begiratu nahi dugu. Herritarrak deituak daude gaurko egunaz baliatzera”, erantsi du.

Idoia Mendiarentzat, ikusteko dago zer parte-hartze izango den gaur; nolanahi ere, botoaren garrantzia azpimarratu du. “Ikusteko dago zer parte-hartze izango den, baina herritar guztiok dugu botoa ematera etortzeko eginbeharra. Guk ez badugu egiten, beste batzuk hartuko dituzte gure ordez erabakiak gure osasun-sistemaren kalitatea, gure seme-alaben etorkizun ekonomikoa edo gure enplegua bezalako horren kontu garrantzitsuen gainean. Nik botoa ematera gonbidatzen ditut guztiak”, esan du.