Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Independentzia eskatzeko askatasuna defendatu izan dugu baina PSE-EEk gainerako Espainiarekin elkarbizitzan aritzeko akordio bat nahi du”

1. argazkia
Idoia Mendia en Radio Popular | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, azaldu du Alderdi Sozialista indartsu bat dela Euskadin autogobernurako erreformaren gainean zeharkako akordio bat lortzeko bermerik onena, eta “elkarrekin bizitzeko” Estatutu bat defendatu du.

 “Euskadin beste Estatutu bat adostu behar badugu, eta Gernikako Estatutuaren erreforma bat ondo legokelakoan nago, guztiok eroso sentituko garen Estatutu bat izan beharko du, guztiok babestuko gaituen aterki bat alegia, ez dena esklusiboki inorena izango, 79koa izan zen moduan. Eta zeharkako akordio bat egon dadin, guztiok egin beharko diogu zerbaiti uko, baina batik bat nazionalistena eta nazionalistak ez direnena izango ez den bat izan behar du, elkarbizitzarako balioko duen Estatutu bat”, adierazi du.

Idoia Mendiak Radio Popular-Herri Irratian gogoratu du Euskal Sozialistek askatasuna defendatu izan dutela, are independentzia eskatu ahal izateko, alabaina gainerako Espainiarekin elkarbizitza esparru baten alde daudela. “PSE-EE zenbat eta indartsuagoa izan, hobeto joango zaio Euskadiri elkarbizitzaren eta aniztasunaren berme horretan, zehazki hainbat urtetan indarkeriazaleek, terroristek, mehatxaturik izan duten horretan, ezberdin pentsatzen zutenarekin akabatu nahi baitzuten. Guk, bakoitzak nahi duenaren alde egiteko askatasuna defendatu izan dugu herri honetan, are independentzia izanik eskatzen dena, baina guk defendatzen dugun elkarbizitza esparruak guztientzakoa izan behar du, elkarrekin eta gainerako Espainiarekin bizitzen jarrai dezagun, europar esparruan”.

Idoia Mendia inbestidurako negoziazioen egoerari buruz ere aritu da. “Nik duela urtebete zentzura-mozioan parte izan ziren eta Gobernu progresista bat, Espainia modernizatuko duena eta herrialdea dagokion tokian jarriko duena, nahi duten alderdien erantzukizunari egiten diot dei. Espero dut guztiek jarriko dutela bere alea. PSOEren eta Pedro Sánchez idazkari nagusiaren aldetik, eskua luzatuta dago”, esan du.