Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   #M8aren astea

Idoia Mendia: “M8an berdintasunaren alde manifestatu behar da, baina hautetsontzietan ere egin behar da”

• PSE-EEren idazkari nagusiak Portugaleteko Emakumeak Aurrera- Mujeres Progresistas Elkartearen aurkezpenean hartu du parte

1. argazkia
idoia Mendia en la presentación de "Emakumeak Aurrea" | Foto: Socialistas Vascos

Eskerrik asko @EmakumeakPri #Portugaleteko Emakumeak Aurrera-Mujeres Progresistas Elkarte berri honen aurkezpenera gonbidatzeagatik. Beharrezkoak zineten eta sinetsirik nago oso baliagarriak izango zaretela. #Idoiabidean #M8 pic.twitter.com/RIaaVVfLYU

— Idoia Mendia (@IdoiaMendia) March 2, 2020

 Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigai denak ohartarazi du Euskal Sozialistak aurre egingo diela emakumeen eskubideak eta berdintasun arloan lortutako aurrerapenak ukatzen saiatzen direnei, historian zehar egin duten moduan. “Duela bizpahiru urte harritu egiten gintuzten Donald Trumpen adierazpenek, baina urrun geratzen zitzaizkigun. Orain, ordea, bertan ditugu, eta Espainian Gobernu aurrerakoi bat izatearen zortea badugu ere, erakundeen politikak baldintzatzen ari dira”, ohartarazi du.  

Emakumearen Egunaren ospakizunaren bezperetan –datorren martxoaren 8ko igandean izango da–, Idoia Mendiak Portugaleteko Emakumeak Aurrera-Mujeres Progresistas Elkartearen aurkezpenean hartu du parte. Ekitaldia pasa den larunbatean bizkaitar herri horretan izandako emakume baten bortxaketa salatuz hasi da. 

Aurkezpenaren harira prestatutako solasaldian, buruzagi sozialistak gogoratu du Alderdi Sozialista beti aurretik joan izan dela berdintasun kontuan. “Geu egongo gara herrialde aske eta berdinagoa sendotzeko ekimenen buruan. Arlo horretan giltzarri diren lege guztien eta bakoitzean egon gara, eskubideetan aurrera egitea ahalbidetu dutenetan, dibortziorako edo aborturako eskubidean, kasu. Aurrerako pausoak eman ditugu, baina asko dago egiteko. Konstziente izan behar gara M8an manifestatu behar garenaz, baina hautsontzien bitartez ere egin behar da, botoa emateko eskubidea dugu-eta defentsa bakarra atzerantz joan gaitezela nahi dutenei aurre egiteko”, azpimarratu du.

 Mendiak, halaber, gogoratu du PSE-EE Euskal Gobernuan egoteak lagundu egin duela agenda politikoan beste gai batzuk sartzen. “Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak erdigunean jarri izan ditu soldata arrakala eta berdintasun planak enpresa guztietara. Pena eman digu Berdintasunaren Legearen erreforma burutu gabe geratzeak, genero indarkeriaren gainean euskal araudi bat lantzeko. Datorren legegintzaldian berrekingo diogun lana da”, azaldu du.

 Euskal Sozialistekin batera solasaldian izan dira Teresa Laespada Bizkaiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasunerako foru diputatua eta María Guijarro Bizkaiko diputatua eta Kongresuko Berdintasunerako Batzordeko bokala, Lutxi Gónzalez Portugaleteko Emakumeak Aurrera-Mujeres Progresistas Elkartearen arduradunaz gain. Pilar Pérez-Fuentes euskal historialari eta legebiltzarkide ohiak eman du hasierako hitzaldia, eta gainbegiratua eman dio emakumeen eskubideak aldarrikatzeko mugimenduetan sozialismoak egindakoari.