Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Udal- eta foru-hauteskundeak eta Europako hauteskundeak | M26

Idoia Mendia: «PSE-EEren, Izaskun Gómezekin, eta EH Bilduren artean hautatu behar da. #M26an ez dago beste aukerarik Pasaian»

1. argazkia

Idoia Mendia Euskal Sozialisten idazkari nagusiak gaur Pasaian gogorarazi duenez, gaur egungo alkatearen, Izaskun Gómezen, gobernuaren ordezko aukera EH Bilduren esku egongo den udala da, eta, esan duenez, datorren legealdian ez dago beste aukerarik herri gipuzkoarrarentzat. «Igandean EAJri bozkatuz gero, Bilduri opariko zaio alkatetza. Igandean Podemosi bozkatuz gero, Bilduri opariko zaio alkatetza. Eta Bilduri bozkatzea hondamena ekarriko dio Pasaiari. Hautatu behar da: Bildu edo Euskadiko Alderdi Sozialista. Ez dago beste aukerarik», baieztatu du.

Idoia Mendia ekitaldi politiko batean egon da Denis Itxaso diputatugai nagusiarekin eta Izaskun Gómezekin berarekin. Bertan azaldu duenez, PSE-EEri bozkatuz, Pasaiako herritarrek beste erakunde batzuetan aliatuak izatea bermatuko dute. «Sozialistei bozkatzeak elkarbizitzako eta aurrerapeneko berme osoa izatea dakar. Sozialistei bozkatzeak esan nahi du Izaskunek aliatuak izango dituela jakitea, hain zuzen ere, gure sailburuak: Denis Eusko Jaurlaritzan, Eider Gardiazabal Europan eta gainerako Europako sozialistak», adierazi du.

Izaskun Gómezen kudeaketaren bereizgarriak izan dira, buruzagi sozialistaren aburuz, gatazka alde batera uztea, ekonomiaren hobekuntzari laguntzea –turismoaren bidez, beste jarduera batzuen artean– eta ahaztuta zeuden zenbait arazori konponbidea ematea, esaterako, hondakinen arazoari, EH bilduren intrantsigentziaren eta inposizioan oinarrituta politika egiteko moduaren erruz sortutakoari.

«Sozialismo horrek ezabatu ditu istiluak Pasaiatik, eta turismoaren eta aurrerapenaren mapan kokatu du herria; eta, gainera, eskualdea birsortzeko plan bat abian jarri du. Sozialismo horrek izen nabarmena du hemen: Izaskun Gómez. Pasaia gatazkatik askatu zuen emakumea. Aliantzak bilatzeko gai izan dena. Ezker abertzaleak utzi zituen arazo guztiei konponbidea bilatu diena. Zabor-politikari, Udal honi hain txarto egin zionari, amaiera eman diona», azaldu du.

Mendiak aipatu duenez, Alderdi Sozialistak nazionalismoen ordezko plan bat du, eta, gehitu duenez, nazionalisten zain daude Eusko Legebiltzarrean dituzten akordioak osatzeko. Ondoren, EAJri leporatu dio nazionalismoen artean itun bat egin izana, eta EH Bilduri leporatu dio indar politiko ez-nazionalistei plateraren garnizio deitzea, Arnaldo Otegik egin duen moduan. «Garnizio sozialista hazi zen gehien apirilaren 28an, eta, horri esker, Espainian gobernu sozialista dugu; hainbat tokitan, adibidez, Pasaian, Euskadin bakearen alde ausardiaz borrokatu zutenei esker ere bai», esan du.

Bestalde, Izaskun Gómezek gogora ekarri ditu EH Bilduk Pasaian etxez etxeko sistema inposatzeko egin zituen saiakerak, eta aurreko legealdian koalizioak Aldunditik eta Udaletik egindako baliabide publikoen kudeaketa kritikatu du, herriari milioi bat euroko galera eragin baitzion, eta diru horrek beste xede bat izan zuen. Eta PSE-EEren programa gogorarazi du: «Enplegua sortzeko plan bat dugu, etxebizitza-aukerak eskaintzeko, seguru bizi ahal izateko, Pasaiak etorkizunari begiratzeko aukera izan dezan. 76 proposamen bideragarri ditugu, promes hutsik eta baliaezinik gabe», ziurtatu du. Eta, amaitzeko, adierazi duenez, herri horretako bizilagunek, hurrengo igandean, Alderdi Sozialistaren aurrerapen-proposamenekin Pasaiak aurrera egitea edo EH Bildurekin geldialdira eta gatazkara itzultzea erabaki beharko dute.