Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren 8. Kongresuaren amaiera-ekitaldia

Idoia Mendiak “ezkerraren etxe erkidea” PSE-EEren inguruan eraikitzeko eskatu du

PSE-EEren Batzorde Betearazle berria Euskal Sozialisten 8. Kongresuaren % 85,60ren babesarekin hautatu da

Idoia Mendiak proposatutako zuzendaritza-batzordeak lortutako babesa 2014ko ezohiko kongresuan lortutakoa baino 4,55 puntu handiagoa izan da, 2014an % 81,05ekoa izan zen eta

Alderdiaren barne-zuzendaritzako beste organoak berritu dira ere bai:
-Komite Nazionala % 90
-Komite Federala % 87,26
-Batzorde Etikoa % 90

1 / 5
1. argazkia
Nueva Comisión Ejecutiva de Euskadi del PSE-EE. Foto | Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusi berriz hautatu duten Idoia Mendiak “guztion proiektu baterako” ahaleginak batzeko eskatu die gizarte-mugimenduei, ezkerreko alderdiei, sindikatuei, GKEei eta herritarrei. “PSEk bere gain hartu du erronka hori: progresista guztien etxe erkidea izatea. Gero eta indar gehiago batu, orduan eta hobeagoa izango da Euskadiren etorkizuna. Ezkerraren etxe erkide hori gero eta handiagoa izan, orduan eta berme handiagoak izango ditu etorkizun horrek”, azaldu du PSE-EEren 8. Kongresuaren amaiera-ekitaldian.

% 85,26ren babesarekin idazkari nagusi berriz hautatu duten Mendiak azpimarratu du “Euskadin ezkerrarentzako tokia dagoela, batzuek indartzen jarraitzen duten bloke subiranistaren gainetik. Ezkerrak herritarren eskubideei buruz hitz egingo du, ez ordea, muga berriei buruz. Herritarrez arduratuko da, ez berriz, banderez; eta gizarte-konkisten alde borrokatuko du, ez ostera, lurralde-konkisten alde”.

Katalunia eta Euskadi

Mendiak adierazi duenez, Euskal Sozialistok “akordio berri bat burutu nahi dugu”, Euskadiren eta Espainiaren elkarbizitzaren aldekoa. Horretarako, “berezitasunak errespetatu behar dira”, haren ustez, Katalunian “Rajoyk eta Generalitatak egiten jakin izan ez dutenari” ekiteko. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoan “euskaldunen, eta lurraldeen arteko itun hirukoitza eta Euskadiren eta Espainiaren arteko itun bat berriz eratzea” defendatu du, autogobernua hobetzeko, “abenturarik” gabe zein “legearen barruan eta gehiengoaren babesarekin”.

Mendiak uste du “garai zailak bizi ditugula, eta gaur egun ausarta izan beharra dagoela elkarrizketa eskatzeko. Gaur egun, gutxik defendatzen dute neurriz eta zentzutasunez aritzea”. Horregatik, “sozialistok ez ditugu euskaldunak alde batera utziko, nazionalistak izan edo ez. Ez ditugu bakarrik utziko. Ez genuen hori onartu iraganean, gure bizitza jokoan zegoenean eta ni orain esaten ari naizena defendatzeagatik kideak hiltzen zituztenean”, baiezkotu du.

Buruzagi sozialistak errepikatu du “aurre egitearen politikak manifestazioak beteko dituela agian, baina ez diola arretarik ematen jendeari anbulatorioan, ez duela ikastetxeentzako irakaslerik lortzen eta ez diola txarto pasatzen duenari babesten”. Horregatik, sozialistok “ez diogu herrialdeari erantzukizunik eskatuko, jendearen arazoak ezin konpontzeagatik. Sozialistok ez dugu bandera bat jarriko gorputzaren inguruan gure lotsak ezkutatzeko; ez dugu urnarik asmatuko, zure herrian herritar izateko eskubiderik oinarrizkoena urratzen duenik”, esan du amaitzeko.

Sozialistok “lan hori erraztu nahi dugu, hain zuzen, Katalunian Rajoyk eta Generalitatak egiten jakin izan ez dutena”. “Gaur Katalunian ikusten ari garena politikaren porrota da, instituzioak lubakiak direla ustea da. Herritarrak alde batera utzi dituzte, beren arazoak konpontzeko gai ez baitira buruzagiak”, azaldu du.