Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Maiatzak 1

Idoia Mendiak bermatu duenez, PSOEk erantzun ona emango dio langileek #A28an eman dioten konfiantzari

1. argazkia

Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiak nabarmendu duenez, aurtengo maiatzaren 1a ospatzen da «herrialdean gehiengo sozialista egonez», eta, horrekin lotuta, ohartarazi duenez, azken hileetan langileentzako eskubide asko berreskuratu badira ere, «asko dago egiteko».

Idoia Mendia Euskal Sozialisten ordezkaritza burutu du, zeinak maiatzaren 1eko manifestazioan parte hartu duen, CCOO eta UGT sindikatuek Bilbon deitutakoan. Bertan izan dira Mikel Torres Bizkaiko Sozialisten idazkari nagusia, Teresa Laespada Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasuneko diputatua, Alfonso Gil Bilboko alkategaia, Alfredo Retortillo Barakaldoko alkategaia eta Patxi López lehendakari ohi eta PSOEren Politika Federaleko idazkaria. 

PSE-EEk CCOO eta UGT sindikatuen mobilizazioekin bat egin du aurten ere, langileen aldarrikapenekin ados dagoelako. Gainera, nabarmendu duenez, maiatzaren 1 honek poztasun bereziaz beterik dago, langileek mezua ulertu dutelako eta herrialdean gehiengo ezkertiarrari lagundu diotelako iragan den igandeko hauteskunde orokorretan.

«Oso garrantzitsua da aurrera egiten jarrai dezagula» esan du euskal buruzagiak, zeinak, halaber, honako hau gogora ekarri duen: «Eskubide asko berreskuratu ditugu, lanbidearteko gutxieneko soldata igotzea lortu dugu, 52 urtetik gorakoentzako sorospena berreskuratu dugu eta emakumeen eta gizonen arteko soldata-aldeari aurre egin diogu».

Hala ere, azpimarratu duenez, «oraindik bide luzea egin behar dugu, lan-erreforma partziala indargabetu behar da, eta, batez ere, garrantzitsuena, sindikatuen, enpresarien eta gehiengo politikoen artean langileen estatutua eratu behar dugu, XXI. mende honetan langileei lan-eskubideak emateko eta sindikatuei paper garrantzitsua emateko».

ELKARRIZKETA SOZIALA

Euskal esparruan, nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak biziki lan egin du arlo horretan, eta, horrekin lotuta, aitortu egin du CCOO eta UGT sindikatuek elkarrizketarako nahia izan dutela eta eztabaida sozialaren mahaian jesarri direla, hemen, Euskadin, 40 urtetan lehen aldiz erakundetu den horretan.  Horren harira, beste sindikatu batzuen jarrera kritikatu du, adibidez, ELA sindikatuarena, eztabaidatu baino lehen grebaren alde jotzen duelako.

Mendiaren aburuz, «eztabaida funtsezkoa izan da Euskadin egin dugunerako, 10.000 lan-kontratu baino gehiago erregularizatzeko, finko bihurtzeko, eta, batez ere, emakumeei eragiten dioten kontratuak direla kontuan hartuta, nagusiki horri egin behar diogulako kontra, jasaten dugun prekarietate eta alde horri». Horrela, nabarmendu duenez, Eusko Jaurlaritzak emakumeek enpleguan jasaten duten soldata-aldeari eta -desberdintasunari kontra egiteko plan bat abian jarri du.

Edonola ere, errepikatu duenez, asko dago egiteko, eta, horregatik, oposizioko taldeei eta sindikatuei eskatu die elkarrizketa sozialaren mahaian eskubideak aurrera eramateko.