Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendia: “Espainian Gobernu progresista bat eragotzi dutenekin Euskadik galtzen du”

PSE-EEko idazkari nagusiak Podemoseko buruzagiei gogoratu die eskubide sozialekin, euskal autogobernuarekin eta pluraltasunarekin engaiatutako Exekutibo bat galerazi dutela Kongresuan

1. argazkia
Idoia Mendia atiende a los medios en el pleno de investidura | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, Podemos egin du erantzule Diputatuen Kongresuan izan den bozketa ondoren Espainian eta Euskadin Gobernu progresista bat ez izateagatik, eskubide sozialei, prekarietatearen aurkako borrokari, enplegu duinari, feminismoari eta justizia sozialari atxikia dena. “Podemoseko buruzagiek emandako ezezkoa krisi klimatikoa edo eraldakuntza digitala bezalako gaiei erantzun berehalako bat eskatzen duten erronkei aurre egiteko gai izango den Exekutibo bat osatzeko, azken egunetan erakutsi duten berekoikeriagatik baina ezin da ulertu, onartu ezinak ziren proposamenak egiten aritu baitira, euren alderdiari abantailazko posizioa eman nahian iritzi publikoaren aurrean, interes orokorra bilatu beharrean”, adierazi du Idoia Mendiak inbestidurako negoziazioari buruz.

“Ez Espainiako jendeak ez Euskadikoak ez dute merezi tratu hori, alegia interes partikularrak gainetik jartzea ezkerreko Gobernuaren egite onean konfiantza jarria zuten espainiarren itxaropenei, horien artean eskubide sozialekin, autogobernuarekin eta ezberdina denarekiko errespetuan, bizikidetzan eta ideia aniztasunean oinarritutako elkarbizitzarekin engaiatutako milaka euskaldunena", gaineratu du Euskal Sozialisten buru denak.

Idoia Mendiak gaur Diputatuen Kongresuko bozketan galdutako aukera berretsi du, gehiengo sozial eta politiko zabal baten aurkakoa baita, bai Espainiaren osotasunean bai Euskadin. “Aste honetan izan diren eztabaidetan egon eta gero, sinetsirik nago gehiengo sozial handi bat Gobernu progresista baten alde dagoela, eta hori Kongresuan islatuta dago. Espero dut datorren hilabeteetan gertatuko denak, edozer dela ere gertatuko dena, egia bihurtuko duela uste sendo hori, hauteskunde nagusietan Pedro Sánchezen garaipen erabatekoa, ultraeskuindarrekin eskutik zen eskubiari galga jarri ziona eta milioika espainiarrei itxaropenerako bidea erakutsi ziena, zimendatu zuen bera baita”, adierazi du.